Neguan isiltasuna nagusitzen da basoan, animalia askok bere aktibitatea gutxitu egiten dute eta ezkutalekuetan egoten dira behar dutenerako bakarrik ateratzen. Gizakiok ere gure ohiturak aldatzen ditugu eta gutxitan aukeratzen dugu urtaro hau naturarekin harremanetan egoteko. Neguko baso bainuarekin joera hau hankaz gora jarri eta urtaro honen magia ahaztua deskubritzera animatu nahi zaituztegu. Hori bai, besteetan baino beharrezkoago izango ditugu arropa potolo eta lurrean esertzeko esterilla edo antzekoak. Ausartuko zara?