Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Kontsumo Arduratsuaren Sarea den Saretuzekin elkarlanean, ON EKIN ekimena jarri du abian, martxoaren 15ean ospatzen den Kontsumo Arduratsuaren Egunarekin bat eginez. Kanpainaren baitan, hainbat jarduera eta tailer garatuko dira urte osoan zehar, elikadura osasuntsua, garaikoa, bertakoa eta ekologikoa ezagutzera emateko, bai eta elikadura mota horrekin lotura duten Donostiako saltoki, azoka edota kontsumo-taldeak bilduko dituen mapa interaktibo bat argitaratu ere.
Era berean, kanpainan parte hartzen duten saltoki eta bestelako establezimenduetan erosketak egiten dituzten pertsonen artean zozketak egingo dira.
Ekimenaren helburua da, hortaz, elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa erdigunean jarriko duen ereduaren inguruan hausnarketa eragitea eta alternatiba errealak eskaini eta aurkeztea gizarteari.