OnEin-eko lagunek marmelada eta barazki kontserba ekologiko eta artisauak egiten dituzte Hernaniko Telleri etxean. Freskoan kontsumitzeko garaian suertatzen ziren gain-produkzioekin, urte osoan zehar kontsumitzeko kontserbak egiten hasi ziren OnEin Kontserbak proiektua gauzatuz.
On Ekin ekimenean eskainiko duten ikastaroan, urtaro bakoitzean dauzkagun produktuak beste momentu baterako gorde ahal izateko teknika desberdinak erakutsiko dizkigute elikagai xahutzea gutxitu eta gure menuak anitzagoak egiteko.
http://www.oneinkontserbak.com/index.php