Fundazioaren gobernu, administrazio eta ordezkapen organo gorena da patronatoa, eta fundazioaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren fundazioaren zuzendaritza gaitasun eta kudeaketa-kontrol guztiak ditu bere eskura. Patronatoa sei kidek osatzen dute, eta Presidentea Eneko Goia Laso alkate jauna da. Gainontzeko Patronoak Donostiako Udaletxeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien artean banatuak daude, hauek izanik: Marisol Garmendia Beloqui and. (presidenteordea), Miren Jaione Hervas Saez de Arregui and., Ane Oyarbide Ochoa and., Garbiñe Alkiza Lopez de Samaniego and. eta Mónica Pedreira Lanchas and. 2015etik Añarbeko Uren Mankomunitatea ere fundazioaren babesle iraunkor da. Patronatuko kideek dohainik burutzen dituzte beren betebeharrak.
Patronatoaren konpetentzia Fundazioaren gobernatzeari lotutako betebehar guztietara zabaltzen da, eta Fundazioaren Estatutoetan zehazten da. Estatutoak hurrengo estekan ikusi ditzakezu: