Cristina Enea Fundazioa
Cristina Enea Fundazioa

2008an Cristina Enea Fundazioa sortu zen, ekainaren 17ko 12/1.994 Legearen eta indarrean dauden gainontzeko arau-xedapenen arabera, Donostiako Udalak sustatua, hiriko ingurumen-politiketan erreferente izateko helburuarekin. Donostiako Udal-gobernuaren iniziatibaz sortua, Gipuzkoako Foru Aldundia dauka Patrono sortzaile iraunkor gisa, eta 2015etik Añarbeko Urak - Aguas del Añarbe SA ere fundazioaren babesle iraunkor da.

2005eko ekainean bere ibilbideari ekin zion Cristina Enea egitasmoak, Donostiako Udalak sustatutako Ingurumen Baliabideen Etxeak, bere hastapenetatik izan zuen ingurumen esparruko dibulgazioan eta sentsibilizazioan botere publikoen eta erakunde pribatuen arteko elkarlana erraztea. Harreman hori sektore ekonomiko ezberdinetako enpresekin gauzatu zen, eta administratiboki hainbat elkarlan-hitzarmenkin arautu zen. 2009az geroztik, Cristina Enea Fundazioaren sorrerarekin, fundazioak berak hartu zuen bere gain Ingurumen Baliabideen Etxearen kudeaketa, bai eta aurrerago Urgulleko Natur Txokoa, eta 2013az geroztik Ulia Interpretazio Zentroa ere. Gainera, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Behatokia ere kudeatzen du, eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Atalarekin sinatutako elkarlan-hitzarmenaren ondorioz, Bizikletaren behatokia zuzentzen eta kudeatzen du.