Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du. Gure etxeko edo lantokiko hormatik, eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi duena, ingurumenarekiko jarrera atseginago baterantz. Oraingo honetan, Urumeara hurbiltzea erabaki dugu, eta bertan dagoen eta babesa ematen dion aberastasun biologikoa ezagutaraztea. Izan ere, Jorge Guitián-ek idatzi zuen bezala, bakarrik babesten da baloratzen dena, eta bakarrik baloratzen da ezagutzen dena. Eta bide horretan aparteko bidelagun izan ditugu CEINPROko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleak (eta irakasleak), beraiek grafikoki garatu baitute orain eskuetan duzun egutegia.