Beste urte batez, Cristina Enea Fundazioak udalekuak antolatu ditu aurten, Ulia Interpretazio Zentroan. Eskaintza 6 eta 10 urteko haurrei zuzenduta dago eta egunero 4 orduz Uliako ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izango dute, naturan bertan egingo diren jarduerekin. Eskaintza ekainaren 30etik uztailaren 4rako astean izango da.
Informazio gehiago hemen.
Ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, eta aukera egongo da matrikulak barne hartzen duen autobusa erabiltzeko, zeinak hiru geldialdi izango dituen (Renfeko tren-geltokia, Jai Alai eta Ulia 14) Uliara iristeko eta, eguneroko saioa amaitzean, bertatik jaisteko. Inskripzioa aste osorako da eta 90 € balio ditu.
Izen-ematea ondorengo formularioa betez egin beharra dago (izena emateko epea maiatzaren 25era arte da eta jasotako eskaeren arabera onartuko dira).
Kargatzen…