Findantza

Gure jardueretan izena ematen duten pertsonen bertaratzea bermatzeko asmoz, Cristina Enea Fundazioak fidantza sistema bat jarri du abian. Fidantza hori jarduerara etortzen diren pertsonei itzuliko zaie jarduera amaitutakoan. Hala ere, egoera hau aprobetxatu nahi dugu produktu ekologikoak, sasoikoak, bertakoak edota bigarren eskukoak salduz ingurumenarekiko sentsibilitate berezia erakusten duten establezimenduetan kontsumoa sustatzeko. Saretuz Mapan www.saretuz.eus jasotzen direnak dira.

Horrela, gure aletxoa eman nahi dugu, kontsumo arduratsua eta tokiko ekonomia sustatzeko. Horregatik, fidantza deskontu bonu gisa itzuliko da, adierazitako establezimenduetako edozeinetan trukatzeko.

Atxikitutako saltokiak

Zerrenda honek eguneratzen jarraituko du, ekimen honetara Saretuz sareko saltoki gehiago atxikitzen doazen heinean.

Proiektuen zerrenda ikusi