Europako Mugikortsunaren Astea kanpainak helburu argia du: automobila hirian zentzurik gabe erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituen ondorio txarren inguruan sentsibilizatzea. Ildo horretan, garraiobide jasangarriagoak — oinez ibiltzea, bizikleta, garraio publikoa,, kotxea partekatzeko sistemak eta abar— erabiltzearen onurak nabarmentzen ditu, portaera aldaketa sustatuaz.
Ekimena Europan sortu zen 1999an, eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen babesa izan du. Urtero, irailaren 16tik 22ra bitarteko astebetean, hainbat jarduera eramaten dira aurrera mugikortasun jasangarria sustatu eta jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak bultzatzeko.
Gainera, hirietako trafikoaren gorakadarekin lotutako arazoei irtenbide berriak bilatzeko asmoarekin, irailaren 22an Hiria kotxerik gabe! ekitaldia egiten da, Europako ekimenaren jatorria dena.
Mugikortasuna guztiontzat
Europako Batzordeak aurtengo kanpainarako aukeratu duen gaia "Mugikortasuna guztiontzat" da. Pertsona guztientzako mugikortasuna garraio erabilgarria, irisgarria, eskuragarria, segurua eta jasangarria izatean datza, diru-sarrerak, kokapena, generoa edo gaitasunak edozein direla ere. Berdin dio gazteak, zaharrak edo zein adin duten!
2026an, belaunaldiarteko mugikortasunean zentratzen gara. Bizitzako hainbat puntutan, haurrek, gazteek, helduek eta adinekoek beren premiekin eta gaitasunekin lotutako mugikortasun erronkei eta oztopoei egin behar diete aurre. Europako Mugikortasun Asteak mugikortasuna ikusaraztera bultzatzen gaitu, garraio-sistemak adin-talde guztietara egokituta egon daitezen eta egungo eta etorkizuneko belaunaldien beharrak bete ditzaten. Adin taldeen arteko lankidetzak eta belaunaldi bakoitzaren gaitasunak eta aktiboak erabiltzeak mugikortasuna inklusiboagoa egin dezakete.
Elkarrekin, eralda dezagun ibilbide bakoitza eta berma dezagun mugikortasuna guztiontzat!
https://mobilityweek.eu/home/