Aviso legal
Legezko informazioa eta erabilera baldintzak
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAK webgune bat jarri du Interneteko erabiltzaileen eskura (aurrerantzean, «erabiltzaileak»), www.cristinaenea.eus domeinuaren bitartez (aurrerantzean, «webgunea»). Honako xedapen hauek webgune horretako zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera arautzen dute.
34/2002 Legeak (2002ko uztailaren 11koa), Informazioaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzkoak, 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituenak nahitaez izan beharko ditu zenbait bitarteko, dela zerbitzuen hartzaileei, dela organo eskudunei, baliabide elektrikoen bitartez, era iraunkor, erraz eta zuzenean eta doan, ondoko informazioa ikusteko aukera emango dieten bitartekoak:
Domeinuaren izena: www.cristinaenea.eus
Helbide elektronikoa: [email protected]
Jabea: CRISTINA ENEA FUNDAZIOA, helbidea Donostian (Gipuzkoa) duena, Mandasko Dukearen pasealekuko 66. zk.an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan F-252 zenbakiarekin eta G-20988432 IFZarekin erregistratuta dagoena.
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du erabilera baldintza hauetan eta, oro har, webgunearen diseinua eta konfigurazioa osatzen duten elementuetan edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe edozein aldaketa egiteko edo edukiak eguneratzeko eskubidea. Webgunearen azken eguneratzean argitaratutako sarbide eta/edo erabilera baldintzak izango dira indarrean, eta webgunera sartzen den bakoitzean une horretan webgunean bertan argitaratuta daudenak izango dira aplikagarri.
Erabiltzaileak, webgune honetara sartzearen bidez, berariaz eta argi eta garbi onesten eta onartzen ditu erabilera baldintza hauek, eta erabilera baldintza horiei jarraiki zehaztu da webgunea erabiltzeko araubidea. Baldin erabiltzaileak ez baditu oso-osorik onartzen aipatutako baldintzak, ez du webgunera sartzeko baimenik izango.
Webgunerako sarbidea doakoa da; hala ere, erabiltzaileak hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio sarerako konexioaren kostua ordaindu beharko du.
Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela egingo CRISTINA ENEA FUNDAZIOAren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik, edo webgunea kalte, erabilezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.
Erantzukizun mugatua
Webgunea erabiltzen duenak, bere kontura erabiliko du eta arriskuak bere gain hartuko ditu. Webgune honen erabiltzaileak, webgunera sartzen denean, legeak guztiz betez eta zirkulazio erabilerei jarraikiz erabiltzeko betebeharra hartuko du, eta bere gain hartuko du, CRISTINA ENEA FUNDAZIOAren eta/edo hirugarrenen aurrean, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sorraraz dezakeen edozein kalte eta galera.
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk egoki jo dituen segurtasun neurriak hartu ditu, webguneak behar bezala funtziona dezan eta birusei eta osagai kaltegarriei antzeman diezaien. Dena den, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk ezin du bermatu webgunean dauden edukiak eta zerbitzuak uneoro erabilgarri izango direnik, ez eta erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo sistema horietan dituen dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo osagai kaltegarririk izango ez denik ere.
CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du zerbitzuaren zati bat edo zerbitzua osorik eteteko eskubidea, aldi baterako edo behin betiko, aldaketa teknikoak edo matxurak direla eta. Halakorik gertatzen denean, aldez aurretik jakinaraziko du, ahal izanez gero, bere webgunearen bitartez edo horretarako prestatuko den bestelako bitartekoren baten bidez.
Industria jabetzaren eta jabetza intelektualaren eskubideak
Webgunearen gaineko Industria jabetzaren eta jabetza intelektualaren eskubide guztiak legez erreserbatuta daude. Erabiltzaileak horietarako sarbidea badu edo horiek erabiltzen baditu ere, horrek ez du esan nahiko, inolaz ere, CRISTINA ENEA FUNDAZIOAren titulartasun edo jabetzakoak diren aktiboak erabiltzeko inolako baimen edo horien gaineko eskubiderik eman zaionik. Eskubide erreserba hori aplikagarri zaio bai kanpo itxurari (look and feel) bai webgunean sar eta webgunearen bitartez bana daitezkeen edozein formatutako edukiei, bai eta webgunearen kodeari, diseinuari eta nabigazio egiturari ere.
Debekatuta dago webgunean jasotako informazio oro, webgunearen diseinua eta bertan sartutako materialen hautaketa eta aurkezteko modua erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea, jendeari eskuragarri jartzea edo haiekin bestelako edozein jarduera egitea, edozein izanik ere jarduera horien helburua eta horretarako erabilitako bitartekoa, baldin CRISTINA ENEA FUNDAZIOAk berariazko baimenik eman ez badu.
Era berean, debekatuta dago webguneak funtzionatzeko, hara sartzeko eta erabiltzeko beharrezko diren ordenagailu programei edozein deskonpilatze, desmihiztatze edo atzeranzko ingeniaritza egitea, programa horiek azpilizentziatzea edo edozein eratan eskualdatzea, itzultzea edo aipatutako programetatik eratorritako obrak egitea. Webgunearen erabiltzaileak inolaz ere ezingo du edozein babes gailu edo babes gailuetan instalatuta izan daitekeen edozein segurtasun sistema kendu, aldatu, baztertu edo manipulatu.