Urgullen, Gobernadorearen Baterian dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez.
Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatzen dira Aste Santuan eta udako hileetan.
Helbidea eta harremanak:
Gobernadorearen bateria, Urgull
T. 943 453 526
E: [email protected]
Ordutegia:
2026ko udaberriko oporraldian Natur Txokoa egunero egongo da irekita, martxoaren 30etik apirilaren 12ra arte, ondorengo ordutegian:
Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 18:30
Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 11:00 - 13:30
Jarduera bereziak astearte eta asteazkenetan, 17:00etan.
Kontsultatu jarduerak hemen.