ERAKUSKETA
DONOSTIAKO URUMEAKO BIZTANLEAK
Maiatzak 14 - irailak 13 (Cristina Enea)Urumea ibaian ekosistema harrigarri
bat aurki daiteke oso ezaugarri bereziak dituena, itsasotik datorren ur gaziaren eta ibaitik jaisten den ur gezaren etengabeko eraginpean baitago. Gainera, mareen eraginez, baldintza horiek egunean zehar aldatu egiten dira, eta ondorioz, han bizi diren bizidunek etengabeko gazitasunaldaketetara egokitu behar izaten dute. Horren ondorioz, Urumearen zati horretako komunitate bologikoa oso espezializatuta dago etengabe aldatzen ari den ingurune batean bizitzeko. Itsasoko eta ibaiko organismo tipikoek ez ezik, ingurune gazikaretako espezie batzuek ere ekosistema hau osatzen dute.

IRTEERAK
IBILBIDE DIDAKTIKOA URUMEAREN IBARREAN ZEHAR
Maiatzak 16, 10:30ean (euskaraz)
Maiatzak 16, 12:00ean (gazteleraz)
Bisita honetan Donostiaren bizkarrezur izan den Urumearen ibaiari buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu. Urumearen ibarrean jarritako panel didaktikoak baliatuz, edukietan sakondu eta Urumean oinarritutako lanbideen, bizimoduen, baserrien eta beste hainbat bitxikeriren inguruan jardungo gara, ibilbide atsegin bat eginez.
Izen-emateak hemen.

AÑARBEKO URTEGIRA ETA BERE INGURU EDERRERA BISITA
Apirilak 25, 10:00etan (euskaraz)
Maiatzak 17, 10:00etan (gazteleraz)
Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egitendiren maniobrak ezagutuko ditugu. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz urhornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko. Gainera, bertatik bertara gozatu ahal izango dugu bertako ingurune ederraz, eta hobeto ezagutu ahal izango dugu natura- eta paisaia-balio handiko espazio hori. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.
Izen-emateak hemen.

IRTEERA NATURALAK KANOAN URUMEATIK
Maiatzak 23, 10:30ean (euskaraz)
Maiatzak 24, 10:30ean (gazteleraz)
Maiatzak 30, 16:00etan (gazteleraz)
Maiatzak 31, 16:00etan (euskaraz)
Loiolako Latsarien plazatik abiatuta,Urumea ibaiaren ertzetik, ibaia kanoetan bisitatuko dugu, bi orduko jaitsiera eta igoerako ibilbidean. Urumea ibaia bere uretatik zeharkatzeko aukera honetan, ubidearen eta ibai-basoaren bioaniztasuna ezagutzeko arraun egiten dugun bitartean.
Izen-emateak hemen.

LOIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA: URAREN OSPITALA
Maiatzak 30, 10:30ean (euskaraz)
Maiatzak 31, 10:30ean (gazteleraz)
Klima aldaketaren ondorioetako bat uraren zikloaren aldaketa da, baita hirietan ere. Loiolako araztegira egindako bisita honetan, etxeko eta industriako hondakin-urei eta euri-urei egiten zaizkien saneamendu-instalazioak eta -tratamenduak ezagutuko ditugu, itsasora isuri aurretik. Era berean, tailer didaktiko bat egingo dugu, manipulazioan eta esperimentazioan oinarritua, saneamendu-prozesu bakoitzak eskalan nola funtzionatzen duen jakiteko. Añarbeko Urak-ekin lankidetzan antolatutako jarduera.
Izen-emateak hemen.
