Berriak
Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Gabonak Zuretzat kanpainan parte hartuko du, Donostiako Udalak Gabon jaietarako proposatzen duena. Eta, horretarako, tailer eta jarduera batzuk antolatu ditu, txikienen eta haien familien gozamenerako. Izen-emateak irekiak.

Informazio gehiago

Zikloteka, Gipuzkoako Bizikletaren Dokumentazio Zentroa sustatzen duten erakundeek, Cristina Enea Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, hitzarmen berri bat sinatu dute aurten, 2015ean bien artean hasitako lankidetza-ildoa indartzeko. Urte hartan hasitako elkarlanak eragin zuen urtebete geroago Zikloteka irekitzea, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean.

Informazio gehiago

Esperimentalki egiaztatzen dute animalien GPS naturala belarrian bizi daitekeela

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak antolatuta, hiru jardunaldi egingo dira EAEko hiru hiruburuetan Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Itun Sozialaren inguruan. Donostian abenduaren 9an izango da, Kursaal jauregian, 10:00ak eta 12:30 artean, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Informazio gehiago

Saretuzek TRIVIAL bat jarriko  du martxan abenduaren 5etik 18ra bitartean, Eguberrietako kontsumo-ereduei buruz hausnartzeko gonbidapena eginez.
Parte hartzen duten guztien artean 100 euroko 10 bonu zozkatuko dira, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzaileko Sareko dendetan erabiltzeko.

Informazio gehiago

Aldaketa minimoa bada ere, gizakiak planetan duen eraginaren garrantzia erakusten du gertaerak

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak urte batzuk daramatza Ulia mendian baso-bainuak antolatzen. Jarduera horietan parte hartzen duten pertsonei ongizate-mailak lortzeko aukera ematen die, naturguneekin harremanetan jarriz. Hasiera batean beste data bat iragarri bazen ere, hurrengo saioa abenduaren 14an izango da, igandea, euskaraz. Izen-emateak irekita.

Informazio gehiago

Felinoa berreskuratzea Europako kontserbazioaren arrakasta handienetako bat izateaz gain, ustekabeko ondorio ekologikoak ere erakusten ari da.

Informazio gehiago

Beira birziklatzea ez da eguneroko ekintza hutsa: ekonomia zirkularrerako eta klima-aldaketaren aurkako borrokarako funtsezko tresna da.

Informazio gehiago