Ingurumen konpromisoa
Ingurumen konpromisoa

Donostiako Udaleko Agenda 21 eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren eginkizuna udalerriko ingurumena babestea da. Udalaren politika eta lan-ildo guztietan ingurumenaren ikuspuntua sartzeko lan egiten dugu, bai eta zerikusia duten eragileak eta herritar guztiak sentsibilizatzeko ere.

Cristina Enea Fundazioak hainbat ekimen garatzen du ingurumen- eta iraunkortasun-balioak hirian sustatzen eta zabaltzen laguntzeko eta, horretarako, gizarte-esparru eta belaunaldi desberdinetara hurbiltzen da, hezkuntzari, kulturari, ikasketei nahiz etorkizuneko aukerak aztertzeari lotutako ikuspegi desberdinetan oinarrituta.

Bi erakundeok Mandasko Dukearen jauregitik egiten dituzten ekintza guztietan ingurumena kudeatzeko sistema bat abian jartzeak bi helburu ditu: batetik, gure ekintzen eragina ahalik eta txikiena izatea lortzea, defendatzen dugun ikuspegiarekin koherente izateko eta, bestetik, eredu izatea Udaleko beste langileentzat eta herritar guztientzat.

Konpromiso hauek hartzen ditugu geure gain:

Ahalik eta gehien murriztea erabiltzen ditugun ingurumen

Baliabideak, hala nola, materialak, ura eta energia, gure karbono-aztarna gutxitzeko

Kontsumitzeko orduan, lehentasuna ematea ingurumenean eragin gutxien duten produktu, hornitzaile eta zerbitzuei - hondakinak behar bezala kudeatzea eta, batez ere, gutxiago sortzen ahalegintzea

Urtero, hobekuntza-planak ezarriko ditugu eta, behar denean, berriz aztertuko ditugu. Haiek lagunduko digute etengabe hobera egiten.

Eskuratu hemendik gure ingurumen konpromisoa jasotzen duen dokumentoa: