Orientazio zirkuituak

Mendiak zerbait eskaintzen badu, aire zabalean eta naturarekin harreman zuzenean gozatzeko aukera da; gure inguruko isiltasuna, koloreak, soinuak eta txoko galduak bizitzea eta esperimentatzea. Urgullera hirigunetik modu errazean hurbil gaitezke, historiaz eta ingurumen-aberastasunez betetako eremu batean murgiltzeko. Itsasoarekin kontaktuan dagoen mendi bat, bere bide eta bidexka ugariak zeharkatzera gonbidatzen gaituena.

Cristina Enea Fundaziotik Urgull mendiko txokorik bereizgarrienak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera eskaintzen dizuegu, orientatzen jakin beharreko hiru ibilbideren bidez; GOT. Gipuzkoako Orientazio Taldearekin elkarlanean diseinatutako hiru ibilbide hauei esker orientazioaren kirola ezagutzeko eta gauzatzeko aukera emango dizuegu.

Zailtasun desberdineko hiru ibilbide dira, eta horietan hainbat baliza bilatu beharko dituzue, ibilbidea bete arte. Balizak aurkitu ondoren, hemen beheko loturetara joan besterik ez duzue egin behar, ibilbidea arrakastaz egitea lortu duzuen jakiteko.

Hiru ibilien planoak deskarga ditzakezue hemendik, eta bideoan oinarrizko nozioak eta orientazioaren kirolean hasteko aholkuak azalduko dizkizuegu. Eta gogoratu:

  • Mendian arduraz jokatu
  • Animaliak eta landareak errespetatu
  • Ez utzi hondakinik, eta saiatu bidean aurkitzen dituzunak jasotzen
  • Gozatu naturaz
Zirkuituak
Orientazioan hasteko oinarrizko azalpenak