Gaurko presaren eta deskonexioaren garaian, Nisa Goibururen Latires erakusketak etenaldi eta gogoeta egiteko tartea irekitzen digu, naturarekiko eta unibertsoarekiko dugun loturaz hausnartzeko. Goiburuk berak, bisita gidatuak eskainiko ditu urrian eta azaroan. Izen-emateak irekita.
Gure izatearen sustrai intimo eta funtsezkoenarekin berriz topo egiteko desiotik sortzen da Latires erakusketa, kosmosaren konpas ezkutuan dardaratzen duen horrekin. Poesia eta pintura uztartuz, Nisa Goiburu artista ordiziarrak esperientzia sentsorial bat ehuntzen du, oroitaraziz bizitza modernoaren aurrerapen eta distrakzio guztien gainetik lurrarekin eta haren erritmoekin banandu ezinak garela. Izenburuak bizi guztia zeharkatzen duten taupadak dakartza gogora: giza bihotzaren taupada, haizearen xuxurla, itsasoaren olatua, landareen hazkundea edo urtaroen ziklo eternoa. Horietako bakoitza konexioaren dei bat da. Horrela, erakusketak taupada sakon horiek entzun eta berriz ere naturarekin, beste izakiekin eta bizitzarekin bat egitera gonbidatzen gaitu.
Erakusketa bere osotasunean ulertzeko, gozatzeko eta bizitzeko, aldiz, ezinbestekoa da egilearen beraren azalpenak eta diskurtsoa ezagutzea. Horregatik, urriaren 18an (gazteleraz) eta azaroaren 15ean (euskaraz), Goiburuk berak bisita gidatu bana eskainiko du erakusketan zehar, arratsaldeko 17:30ean. Artistak zuzenean partekatuko du bere sormen-prozesua, obrek inspiratzen dituzten emozioak eta erakusketaren hari narratiboa. Ibilbidean zehar, artearen arloan nabarmena den pertsona batek lagunduko dio, bere ikuspegia eskainiz eta publikoarekin elkarrizketa aberasgarria sustatuz. Esperientzia berezia, artistaren arimara eta bere unibertso sortzailearen sekretuetara hurbiltzeko.
Bi bisita gidatuetarako izen emateak irekita daude hemen.