Sarrera
Europako Mugikortsunaren Astea

Europako Mugikortsunaren Astea kanpainak helburu argia du: automobila hirian zentzurik gabe erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituen ondorio txarren inguruan sentsibilizatzea. Ildo horretan, garraiobide jasangarriagoak — oinez ibiltzea, bizikleta, garraio publikoa,, kotxea partekatzeko sistemak eta abar— erabiltzearen onurak nabarmentzen ditu, portaera aldaketa sustatuaz.

Ekimena Europan sortu zen 1999an, eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen babesa izan du. Urtero, irailaren 16tik 22ra bitarteko astebetean, hainbat jarduera eramaten dira aurrera mugikortasun jasangarria sustatu eta jardunbide egokiak eta neurri iraunkorrak bultzatzeko.

Gainera, hirietako trafikoaren gorakadarekin lotutako arazoei irtenbide berriak bilatzeko asmoarekin, irailaren 22an Hiria kotxerik gabe! ekitaldia egiten da, Europako ekimenaren jatorria dena.

Mugikortasuna guztiontzat
Europako Batzordeak aurtengo kanpainarako aukeratu duen gaia "Mugikortasuna guztiontzat" da. Pertsona guztientzako mugikortasuna garraio erabilgarria, irisgarria, eskuragarria, segurua eta jasangarria izatean datza, diru-sarrerak, kokapena, generoa edo gaitasunak edozein direla ere.

Hala ere, kostu handia edo garraio-aukera falta oztopo dira, eta pertsona askori eragiten diete, eta lanpostuetarako, hezkuntzarako eta funtsezko zerbitzuetarako sarbidea mugatzen diete. Horri «garraio-pobrezia» esaten zaio.

2025ean, Europako Mugikortasun Asteak garraio-zerbitzuak erabilgarriak, irisgarriak, eskuragarriak, inklusiboak eta seguruak izango dituen gizarte bat irudikatzera eta eraikitzera gonbidatzen gaitu, garraio publikoa, oinez eta bizikletaz egindako joan-etorriak pertsona guztientzat bidezko aukerak izango direla bermatuz.

Elkarrekin, eralda dezagun ibilbide bakoitza eta berma dezagun mugikortasuna guztiontzat!

https://mobilityweek.eu/home/