Aurkezpena

Cristina Enea Fundazioak hiriko nekazaritzaren sustapenaren alde bere aletxoa jarri du Gipuzkoako bertako fruta-arbolen lehen sarea sortuz, FruitOndoan, hiriko gune publikoetan, eta beti ere ikuspegi sozio-komunitario, parte-hartzaile eta agroekologiko batetik, nekazaritzaren eta hiriaren arteko zubiak eraikiz.

Tokiko barietateetako fruta-arbolak hiru gunetan egoteak, landatutako biodibertsitatearen garrantzia eta hiriko nekazaritza ekologikoaren gaitasunak agerian uzteko aukera irekitzen du eta elikadura, lurralde eta ingurumen gaien inguruko hausnarketa sustatzen du baita ere.

Frutak landatzea, inausketa, uzta biltzea eta fruta-arbolak mantentzeko eta zaintzeko beharrezkoak diren gainerako jarduerak modu kolektiboan eta parte-hartzailean egiten dira, bai eta proiektuan parte hartu nahi duen edozein pertsonaren laguntzarekin ere, tokiko elkarte eta erakundeen artean lankidetzan eta elkarlanean lan eginez.