2023an, hezkuntza-programa Thierry Malandainen “Urtaroak” sorkuntza berriaren inguruan diseinatuko da. Bere sorkuntza berrirako, Thierry Malandainek programa berean biltzen ditu Vivaldiren Lau Urtaroak eta Giovanni Antonio Guidok konposatutakoak, natura eta bertan gertatzen diren aldaketak goraipatzeko bi modu oso ezberdin ustartuz obra berean.
BISITA EZAZU PLANETA DANTZA EKIMENAREN WEBGUNEA, HEMEN.
Donostiako Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 15 eskola-taldek parte hartuko dute. Ikastetxeentzat erabat doakoa den ekimen honek kronologikoki osagarriak diren lau sentsibilizazio-ekintzek osatzen dute:
- Testuinguruan kokatzeko saioa
- Koreografia-saioak (2 edo 10 saio)
- Obra ikusi eta dantzariekin solasaldia
- Material didaktiko osagarria
Malandain Ballet Biarritzek, Thierry Malandainen konpainia bere angelu guztietatik ezagutzeko tresna birtual bat jarriko du irakasleen eskura.
Urtaroak, klima eta fenologíaren gaia lantzeko eta curriculumean txertatzeko asmoarekin, jarduera didaktiko digital sorta bat diseinatu da, proposamen osagarri gisa. Jarduera hauetako batean kasleei komunikazioproposamen bat garatzeko eskatuko zaie, beren gogoeten eta ondorioen enbaxadore bihur daitezen. Egindako lanak ikasturtean zehar aurkeztuko dira proiektuaren webgunean edota erakusketa fisiko batean, Donostian, 2024ko maiatzaren 22tik 25era.
SEKUENTZIA DIDAKTIKOA
- Testuinguru saioa: dantza eta ingurumen hezkuntza: Ingurumen-hezitzaile batek eta koreografo batek zuzendutako saioa. Bertan, Urtaroen ezaugarriak ezagutu eta Klima Aldaketari buruzko hausnarketa bultzatzearekin batera, dantzarekin eta gorputzadierazpenarekin lehen harremana izango dute ikasleek.
- Koreografia saioa: Malandain Ballet Biarritz eta Dantzaz konpainiako dantzariek dinamizatuta, Urtaroak obraren mugimendu eta sekuentzia koreografiko esanguratsuenetako batzuk landuko dira.
- Eskolentzako emanaldia: Urtaroak obraren emanaldi berezia, proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendua. Ikuskizunaren ondoren, dantzariekin eta koreografoarekin solasaldia izango da artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko.