Donostia jangarria deskubrituz: Katxolako sagastiak [gazteleraz]
2025/10/18 (10:30) (Castellano) Aktibitate izardunak

Donostia jangarria deskubrituz: Katxolako sagastiak [gazteleraz]

Ingurumen Baliabideen Etxea

Gure hirietan gero eta ohikoagoak dira jakiak ekoizteko guneak. Hiri baratzeak, baratze komunitarioak edo balkoi-baratzeak ugaltzen ari diren honetan, gure kale eta parkeetan elikagaiak sortzen dituzten beste biztanle batzuk aurki ditzakegu: frutaarbolak. Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien departamentutik eta Cristina Enea Fundaziotik, baso jangarrien eredua hiriko gune desberdinetara zabaltzea oso interesgarri ikusten dugu, inguruko komunitateak inplikatu eta denontzako
bizigarriagoak diren berdeguneak sortzeko.

Horren adibide da Miramongo parkean landatutako sagastia eta ekintza honetan sagasti hori eta bertan dagoen Katxola baserria ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Katxola ez da baserri soil bat, Tolarebaserria da eta Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideekin batera bere historia eta funtzionamendua ezagutuko dugu familia giroan. Horretaz gain sagarrondoek aurten emandako uzta auzolanean jaso eta horiekin zukua egin eta dastatzeko aukera izango dugu.

Informazio gehigarria

Lekua: Katxola baserria, Paraiso kalea 22

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.

Prezioa: 5 euroko fidantza [informazio gehiago]

3 orduko iraupena, ekintza familiarra, haurrak 6 urtetik gora.

Beste aktibitateak
2025-08-27

Uzta festa!

Zerrendara itzuli