Gork doktorea eta bere lagunak
2025/10/04 (11:30) (Euskera) Ikastaroak eta taillerrak

Gork doktorea eta bere lagunak

Haurrak Uliako Interpretazio Zentroa

Gork doktorea asko ibili da munduan zehar bidaiatzen eta ondo ezagutzen ditu tokian tokiko animalien bizimodu eta ohiturak. Lagun paregabeak egin ditu bidaia hauetan eta beti da pozgarria eskutitz, mezu edo zurrumurruen bitartez haien berri jasotzea. Baina jaso duen azkeneko eskutitzak benetan kezkatuta utzi du. Munduko bazter guztiak nahasten dabilen arazo baten berri izan du eta Uliara etorriko da deskubritu duena kontatzera. Zatoz Gork-en mezua ezagutu eta batu bere ekintzaile taldera!

Informazio gehigarria

Lekua: Uliako Interpretazio Zentroa

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea hemen.