Berriak

2026/10/1 Cristina Enea Fundazioa

Cristina Enea Fundazioan “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkoa hautatzeko prozesuan hautagaitzak onartzea eta behin-behinekoz baztertzea

Cristina Enea Fundazioko “Kultura eta erakusketa proiektu teknikaria” lanpostu finkorako hautagaitzak aurkezteko epea amaituta, 2026ko urriaren 1ean prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak argitaratzea xedatu da. Hautapen prozesutik baztertutako pertsonen kasuan, baztertzeko arrazoiak zehaztu dira.


Onartutako zein baztertutako hautagaiek 5 egun balioduneko epea izango dute zuzendu daitezkeen akatsak zuzentzeko eskaerak edota egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, behin-behineko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2026ko urriaren 2tik 8ra). Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko zerrenda behin betikotzat joko da. Alegaziorik aurkezten bada, beste ebazpen batean ebatzi eta argitaratuko da.

Zerrenda honetan eskatzaileen NANeko azken 4 zenbakiak eta hizkia agertuko dira. Zuzenketak egiteko, [email protected] kanala erabiliko da.


Zerrenda kontsultatzeko jo ezazu albiste honek atxikia duen dokumentura.