Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasa 2023an sortu zen, euskal enpresek iraunkortasun-printzipioekiko duten konpromiso-maila ebaluatzeko eta ikusarazteko tresna berritzaile gisa.
Euskadiko Enpresa Konprometituaren Atlasaren helburu nagusia da enpresei, Administrazioari eta, oro har, euskal gizarteari iraunkortasunaren arloko enpresa-jardunaren ikuspegi integrala ematea, erronka horren garrantziaz kontzientziatzeko eta erantzun egokiak sustatzeko. Atlasa, beraz, ez da ebaluazio-tresna hutsa, enpresa-eremuan aldaketa positiboa lortzeko benetako katalizatzailea izan nahi baitu. Ildo horretan, Atlasa Eusko Jaurlaritzak bultzatutako jasangarritasun-estrategietan kokatzen da, hala nola Basque Green Deal, eta euskal gizarteak bere ingurunea babesteko konpromisoa duen eredu ekonomiko baten alde egindako eskaerei erantzuten die.
Arestian aipatutakoarekin bat etorriz, Atlasak enpresa-praktika onenak identifikatu eta nabarmendu nahi ditu lau kategoria osagarritan: Gobernu Ona, Ingurumena, Ingurunea eta Pertsonak.
- Gobernu ona, gardentasunarekin, etikarekin, gobernantzarekin, zergak ordaintzearekin eta Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) bat egitearekin lotutako aldagaiek osatua.
- Ingurumena, ingurumen-estrategiaren, karbono-aztarnaren kontrolaren, baliabideen erabileraren eta ekonomia zirkularraren aldagaiek osatua.
- Ingurunea, enpresek tokiko ehunarekin duten harremana eta kulturari eta garapenari egiten dioten ekarpena aztertzen duena.
- Pertsonak, erakundea osatzen duten langileen kudeaketa aztertzen du, eta berdintasuna, integrazioa eta lan-partehartzea azpimarratzen dituzte.
Hala, Cristina Enea Fundazioak kanpoko gardentasunean, naturarekiko harremanean, energiaren kudeaketan, ekonomia zirkularrean edo tokiko hornitzaileen kontratazioan, besteak beste, egindako lana aitortzen du Atlasak. Era berean, puntuazio bikainak lortu ditu erakundean euskararen erabilera nagusia, desgaitasuna duten langileen integrazioa eta parte-hartzea adierazten duten enpresen artean.
Atlasa Adegiren webgunean edo albiste honi erantsitako dokumentuan dago eskuragarri.