Martin arrantzalea
Hegazti nahasezin hau, lumetan kolore urdinak eta laranjak uztartzen dituena, arrantzale trebea da, eta ibaiertzeko landaretzatik ehizatzen ditu harrapakinak. Japoniako bala-trenaren diseinua sortzeko bere mokoaren forma hidrodinamikoan inspiratu ziren.