Gastronomia elkartea izateaz haratago, Txirain elkartearen helburua da auzoan eta auzoarentzat kultur ekintzak antolatzea. Horien artean izaten dira gazte eta haurrentzako aisialdi ekintzak, bertso eta kanta afariak, erakusketak edo ibilaldiak, besteak beste.
Oraingoan, On Ekin kanpainarekin bat egin du, urte sasoi jakin batean ugari izan daitezkeen produktuekin kontserbak egiteko ikastarorako beraien sukaldea eskainiz. Bertan egingo dugu Barazkien Artisau erako Kontserbagintza ikastaroaren udaberriko saioa.
https://txirain.eus/