Kofradia-Itsas Etxeak Euskadiko artisau-arrantzaren balioa azpimarratzen du, eta bi helburu nagusirekin sortu da:
- Artisau-arrantzaren sektorea belaunaldiz belaunaldi aldatzen laguntzea, eta lanbide modernizatu, pasiozko eta iraunkor baten barruan gazteei lan-aukera gisa erakustea.
- Baxurako arrainaren kontsumoa sustatzea, eta, horretarako, gure arrainak, arrain-denboraldiak, erabiltzen ditugun arrantza-aparailuak, nola kontserbatu eta kontsumitu edo nutrizio-onurak balioestea.
Helburu horiek hiru jarduera-ildo nagusi hauen bidez lantzen dira:
- Sektorearen zabalkundea
- Produktuaren garapena
- Gastronomia-gunea
Proiektu honetan beraiekin antolatu ditugu arraina ere modu arduratsu eta jasangarriagoan kontsumitzeko informazioa eskaintzeko hiru ekimen, Pasaiako lonjara bisita, Donostiako portua ezagutzeko bisita gidatua eta 'Arrantza itsasoan ezagutu' izeneko jarduera, hain zuzen ere.
https://kofradia.eus/eu/