Mapa

Mapa honetan, tokiko elikadura kontziente eta eraldatzailea kontsumitzeko alternatibak eskaintzen dituzten saltoki eta zerbitzu donostiarrak aurkituko dituzu. Horrela, errazagoa izango zaizu zentroan elikadura osasuntsuagoa eta iraunkorragoa jarriko duen ereduan oinarritutako produktuak aukeratzea. Ezaugarri horiek dituen saltokiren bat ezagutzen baduzu eta mapan sartuta ez badago, zure proposamena gehitzeko atal bat ere aurkituko duzu.

Gainera, On Ekin kanpainan zehar, zerbitzu horiek erabiltzera animatu nahi ditugu herritarrak, eta dagoeneko zerbitzu hori egiten duten pertsonak saritu nahi ditugu; izan ere, On Ekin bilatzailearen saltokietan produktuak erosten badituzu, kontsumo arduratsuko produktuen 10 loteren zozketan sartuko zara, bakoitza 100 eurotan baloratuta.

Eman pausoa eta animatu!

Mapan murgiltzen bazara, hainbat irizpide kontuan hartuta, Donostian arduraz kontsumitzeko aukera ematen diguten dendak eta zerbitzuak ere aurkituko dituzu.