Burujabe cha cha cha
2026/10/10 (11:00) Eventos

Burujabe cha cha cha

Ingurumen Baliabideen Etxea

Zer egin dezakegu gure burua zaintzeko? Nola antolatu gaitezke bertako elikagaiak urte osoan jasotzeko? Ezinbestekoa al da energia enpresa handien esku uztea? SARETUZekin batera urtero heltzen diogu gai desberdin bati eta urria da herritarrei egindako lanketa plazaratzeko garaia. Aurten burujabetzaren inguruan hausnartu ondoren adin guztientzat pentsatutako festa antolatu dugu. Goiz osoan zehar ekintza desberdinak egongo dira modu atsegin batean gure erabakien jabe izateko eman ditzakegun pausoak ezagutzeko: mahai ingurua, sukaldaritza tailerra, autozaintza, eskulan tailer irekia, erakusketa... Animatzen zarete? Informazio guztia www. saretuz.eus webgunean.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea parkeko jauregi ondoko zelaian

Beste aktibitateak
2026-09-22

Hazi lana

Zerrendara itzuli