$itemFoto['filename']

NatUDAlekuak. Udalekuak Ulian

Beste urte batez, Cristina Enea Fundazioak udalekuak antolatu ditu aurten, Ulia Interpretazio Zentroan. Eskaintza 6 eta 10 urteko haurrei zuzenduta dago eta egunero 4 orduz Uliako ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izango dute, naturan bertan egingo diren jarduerekin. Eskaintza ekainaren 29ko astean eta uztailaren 6koan izango da, eta aste bakarrera ala bietara eman ahalko da izena.


Informazio gehiago hemen.


Ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, eta aukera egongo da matrikulak barne hartzen duen autobusa erabiltzeko, zeinak lau geldialdi izango dituen (Renfeko tren-geltokia, Jai Alai, Ategorrieta eta Ulia 14) Uliara iristeko eta, eguneroko saioa amaitzean, bertatik jaisteko. Inskripzioa aste bakarrerako ala bietarako izan ahalko da, eta aste bakoitzaren izen-emateak 90 € balio ditu.

Aurre-izenematea ondorengo formularioa betez egin beharra dago (eskaerak egiteko epea maiatzaren 15era arte da eta jasotako eskaeren arabera onartuko dira). 

Proiektuen zerrenda ikusi