Planeta Dantzan: Midi pile ou le concerto du soleil

#Argazkia

2025/2026 ikasturtean, hezkuntza-programa Thierry Malandainen "Midi pile ou le concerto du soleil" sorkuntza berriaren inguruan diseinatuko da. Bere sorkuntza berria Thierry Malandainek  Francis Poulencen bi piano eta orkestrarako kontzertuaren musikarekin girotzen du, ikuslea haurtzaroko alaitasun argitsuetara eramanez. Haurtzaroaren inozentzian, ingurune naturalarekiko lotura hain da sakona eta aberasgarria, ezen emozioaren eta benetako bizipenaren ezinbesteko iturri bihurtzen baita. Hala ere, denboraren poderioz, lotura hori lausotu eta galdu egiten da, gure izaeran hutsune bat utziz. Galera horrek, gure emozio primarioenaren iturriarekiko deskonexio horrek, gaur egun bizi dugun errealitatera eraman al gaitu?


BISITA EZAZU PLANETA DANTZA EKIMENAREN WEBGUNEA, HEMEN.


Donostiako Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 11 eskola-taldek parte hartuko dute. Ikastetxeentzat erabat doakoa den ekimen honek kronologikoki osagarriak diren lau sentsibilizazio-ekintzek osatzen dute:

  • Testuinguruan kokatzeko saioa
  • Koreografia-saioak (2 edo 10 saio)
  • Obra ikusi eta dantzariekin solasaldia
  • Material didaktiko osagarria

Malandain Ballet Biarritzek, Thierry Malandainen konpainia bere angelu guztietatik ezagutzeko tresna birtual bat jarriko du irakasleen eskura.

Jarduera didaktiko digital sorta bat diseinatu da, proposamen osagarri gisa. Jarduera hauetako batean kasleei komunikazioproposamen bat garatzeko eskatuko zaie, beren gogoeten eta ondorioen enbaxadore bihur daitezen.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOA

  1. Testuinguru saioa: dantza eta ingurumen hezkuntza: Ingurumen-hezitzaile batek eta koreografo batek zuzendutako saioa. Bertan, ikasleek dantza konpainia baten alderdi  ezberdinak ezagutzeko eta Naturarekin dugun konexioari  buruz hausnartzeko aukera izango dute. 
  2. Koreografia saioa: Malandain Ballet Biarritz eta Dantzaz konpainiako dantzariek dinamizatuta, obraren mugimendu eta sekuentzia koreografiko esanguratsuenetako batzuk landuko dira.
  3. Eskolentzako emanaldia: Obraren emanaldi berezia, proiektuan parte hartzen duten ikasleei soilik zuzendua. Ikuskizunaren ondoren, dantzariekin eta koreografoarekin solasaldia izango da artistaren ikuspegia ulertzeko eta balletaren mundua hobeto ezagutzeko.

Proiektuen zerrenda ikusi