Aste Hau
2026/10/16 <> 2026/10/26 (17:00) (Castellano) Eventos

Aste Hau

Ingurumen Baliabideen Etxea

Klima-aldaketaz hitz egiten entzun duzu, baina ziurrenik ez ekonomian, gizartean eta beste hainbat esparrutan duen domino-efektuaz, ezta horri nola aurre egin diezaiokegun ere. Horregatik, Aste Hau - The Week esperientziara gonbidatzen zaitugu. Hiru saiotan dokumental baten kapituluak ikusi eta elkarrizketa gidatuak izango ditugu. Horiek datorrena ikusten eta horren inguruan zer egin dezakegun ulertzen lagunduko digute. Eta nahi baduzu, sortzen diren ideiak errealitate bihurtuko dituen taldean parte hartu ahal izango duzu. Metodologiari buruzko informazio gehiago www.theweek.ooo webgunean. Planeta Hau elkarteak antolatua: www.planetahau.org.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea

Izen-emateak hemen.

Izen-emateak hiru egunetako saioetarako dira (urriak 16, 19 eta 26).

Beste aktibitateak
2026-09-22

Hazi lana

Zerrendara itzuli