[ERAKUSKETA] Tokiko artoak
2026/09/24 <> 2026/12/21 Erakusketak

[ERAKUSKETA] Tokiko artoak

Erakusketak Ingurumen Baliabideen Etxea

Artoa elementurik inportanteenetako bat izan da laborantzako eta sukaldaritzako kulturan Euskal Herriko isuri atlantikoan. Azken urteetan, ordea, labore gisa desagertzen joan eta gero, gutxiago kontsumitzen da. Prozesu horren ondorioz, desagertzen ari dira mendeotan bertakotzen joan diren arto aldaerak, herriz herri eta bailaraz bailara egokitu direnak. 2025ean, 27 arto aldaera dentifikatu ziren eta aldaera bakoitza zein zaurgarritasun mailan dagoen aztertu zen.

Argazki erakusketa honetan, egindako lanaren lagin bat ikusi ahal izango da, aldaerak, kokapenak eta berezitasunak aipatzen direlarik. Erakusketa aukera ederra izan daiteke ekoizle eta produktugileentzat, tokiko artoak eta eratorritako produktuek gaur egun eskaintzen duten potentziala aztertu nahiko balute.

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Enea

Beste aktibitateak
2026-09-22

Hazi lana

Zerrendara itzuli