Berriak

2025/11/4 ErakusketakHaurrak

Naturaren taupadekin artea sortzeko tailer familiarra

Ekintza Nisa Goibururen 'Latires' erakusketaren jarduera paraleloen artean kokatzen da eta bere helburua da konposizio artistikoak sortzea eta haiekin esperimentatzea, naturako elementuen bitartez, hala nola, hostoak, adarrak, loreak edota pgmentuak. 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Euskaraz. Izen-emateak irekita.


Familian gozatzeko pentsatutako jarduera honetan, Nisa Goibururen Latires erakusketaren unibertsoan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, eta natura nola bihur daitekeen inspirazio eta arte-material aurkituko duzue. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektu teknikariak adierazi duenez, "saioa bisita gidatu labur batekin hasiko da, non obrak eta haien osagaiak aztertuko ditugun, eta oharkabean pasatzen diren xehetasun txiki horiek behatzen ikasiko dugu: hosto baten forma, adar baten testura, kolore baten ñabardura"

Ondoren, taldeak kanpora aterako da aire zabalean tailer sortzaile batekin esperientzia osatzeko. "Hostoak, adarrak, loreak edo pigmentuak bezalako naturako elementuak erabiliz, familiek askatasunez esperimentatu ahal izango dute eskuekin, koloreekin eta irudimenarekin, beren sorkuntzak eginez", zehaztu du Calvok, eta gaineratu du "proposamen hau elkarrekin denbora, sentsazioak eta sormena partekatzeko aukera da, Latires erakusketak inspiratzen duen begirada poetikoaren bidez ingurunearekin konektatzeko". 


Jarduera larunbatean izango da, azaroaren 8an, goizeko 11:00etan Cristina Enean, euskaraz. 8 urtetik gorako haurrentzat. Izen-emateak, doakoak, hemen.