Berriak

2018/3/12 Ingurumen albisteak

Auzoko bizitza ekologikoagoa eta solidarioagoa da

Konturatu gabe -edo ez-, hiri handietako hirigintza garapenak auzoetatik kanpo kontzentratu ditu komertzioa, kultura eta zerbitzuak. Gaur egun, urbanizazio arrunt batek etxebizitza errenkada bat eratzen du, lerroka edo modu erradialean, eta erdigunean edo muturrean merkatalgune erraldoi bat izan ohi du -batzuetan parke batekin atonduta-, bertako bizilagunak edota ingurukoak erakarriz.

'Hiri lausoa' deritzonaren funtsa da, segregazioa errazten duten  zerbitzuz bereizitako guneak dituen eredu anglosaxoia, 'hiri trinkoa' deritzonaren kontrakoa, non integrazioa errazteko guneak eta bertako eragileak nahasten dituen eredu mediterranearra.

Horren guztiaren ondorioa da mugikortasunarekiko menpekotasun handiagoa -ia gehienatan jasangarria ez dena- erosketak egiteko, zinera joateko edo tragoxka batzuk hartzeko. Sevillan duela gutxi izandako Klima-Aldaketaren inguruko Nazioarteko Biltzarrean gogora arazi zen munduko biztanle erdia baino gehiago hirietan bizi da, eta Espainiako kasuan, kopurua %79koa da. Eta lurrazalaren %2 bakarrik betetzen badute ere, munduko energiaren %78 kontsumitzen dute eta karbono dioxido isurien %60aren erantzule dira hiriak.

baina are gehiago. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) komertzio txikiari buruz argitaratzen duen analisi orok azaleratzen du salmenten gainbehera, bai eta bizirik irauteko gero eta zailtasun handiagoa ere. Era berean, giza-harremanak txikitzen dira, auzoko kultura murrizten da eta berarekin batera lankidetza eta elkarrekiko babesa edukitzeko sareak ere zaildu egiten dira.

Norabide horri aurre egiteko helburuarekin makina bat filosofia, ideia, ekintza eta proiektu azaldu dira, besteak beste deshazkundea, trantsizio-komunitateak, slow mugimenduak edota inguruan ditugun gailuen zaharkitze programatuari iraultzeari lotuak.

"Gizartearen egitura aldatu behar dugu, abegitsuagoa eta atseginagoa izan dadin, eta baliabide gutxiago kontsumitu ditzan, bai eta hondakin eta isuri gutxiago sortu ere", dio Giorgos Kallisek, Bartzelonako Unibertsitateko Ingurumen-Zientzia eta Teknologien Institutuko ikerlaria, eta deshazkundeari buruzko teorikoa eta hainbat libururen egilea.

"'Zoaz nahi duzun tokira, bitartean ni egongo naiz haurrekin' esaten zidan Marujak, nire etxe ondoan zegoen (eta egun itxita dagoen) koltxoi-denda bateko jabeak duela hamrakada bat baino gehiago". Garaiz gaude hiriak eraikitzeko modu gizatiarragoa eta ingurmen ikuspegitik arrazionalagoa den hiriam eraikitzeko eredu hori berreskuratzeko, joan-etorrietan urtean zehar ordu asko kentzeaz gain asko kutsatzen duen kotxe pribatuan oinarritutako mugikortasuna saihesteko.


Jatorrizko artikuloa The Huffington Posten argitaratua, Javier Ricok idatzia. Jarraitu artikulo osoa irakurtzen hemen.