Ingurumen Baliabideen Etxea
Informazio praktikoa

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroak iraunkortasun orokorraren aldeko norabide-aldaketa sustatu nahi du heziketaren eta sentsibilizazioaren udal eremutik, eta era horretan, jarduerak aldatu daitezela erraztuko duten oinarriak jarri hainbat gizarte-eremutan. Hala, bere heziketa-programak, baliabide didaktikoak eta sentsibili- zazio-ekintzak hiru ardatz garrantzitsuren inguruan antolatuko dira: hartzaile guztiak oro har, hartzaile profesionalak eta, azkenik, hartzaile ikasleak, etorkizunerako erronka gisa.

Ingurumen Baliabideen Etxean kokatzen da Cristina Eneako Dokumentazio Zentroa, non ingurumenarekin, jasangarritasunarekin edota mugikortasunarekin lotutako liburu eta argitalpenak kontsultatu eta maileguan har daitezken. Dokumentazio Zentroa Donostiako udal liburutegien sarearen baitan dago, eta bere funtsen bilaketa hemen egin daiteke.

Helbidea eta harremanak:
Mandasko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián

T: 943 453 526
E: [email protected]

Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 9:30 -13:30  / 15:00 -19:00  (udako ordutegian 20:00ak arte)
Igande eta jaiegunetan: 10:00 -13:30

Hezkuntza eskaintza

Belaunaldi berriak ingurumenarekiko errespertuan hezitzeko tresnak eskaintzea da Cristina Enea Fundazioaren helburu nagusienetakoa. Hala, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, garapen iraunkorraren esparruko hezkuntza eta prestakuntza estrategiak garatzeko bitarteko garrantzitsua da.

Aurreko ikasturteetan egindako lana, eta jarduera eta ekintzetan parte hartu duten ikasleek eta irakasleek eginiko ekarpenekin batera, 2019/2020 ikasturterako Hezkuntza Eskaintza berriagoa eta osoagoa sortu dugu.

Ikasmaila guztietara egokituak dauden tailer didaktikoak, Cristina Eneako parketik eginiko ibilaldi gidatuak, eta Kontsumo Arduratsuaren Gelara bisita-tailerrak biltzen dira bertan. Guztiak, ikastetxeetan egiten den zeregin hezitzailearen osagarri gisa diseinatuak eta hezkuntza baliabide zehatzez hornituak. 

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak eskeintzen dituen jarduerak honako dokumentuan ikusi daitezke: 

Eskola Agenda 21

“Eskolako Agenda 2030, ikastetxe iraunkorra herri iraunkorrean”

2020-2021 ikasturtean Eskolako Agenda 2030a ezartzeko bideari hasiera emango zaio Donostiako ikastetxeetan. Garapen Iraunkorreko 15. Helburua landuko da, “Lehorreko ekosistemak” testuinguruaren barruan “Basoa” aztertuz.

Udalerriko 28 ikastetxek hartuko dute parte 2020-2021 ikasturteko egitasmoan: Arantzazuko Ama, San Patricio, La Asunción, Manuel de Larramendi, Katalin Erauso, Mendiola, San Luis La Salle, Herri Ametsa, Intxaurrondo, Sagrado Corazón Mundaiz, Altza, Eskibel, Axular, FMaria Rivier, Zubiri-Manteo, Usandizaga-Peña Florida Amara, Deutche Schule, Lauaizeta, Ntra Sra de Aranzazu, Maria Reina, La Salle, San Ignacio de Loyola, Easo Politeknikoa, La Anunciata, Antigua-Luberri, Ortzadar, Bideberri eta Santa Teresa ikastetxea.

Hala, adin ezberdinetako gazteek, kasuan kasu dagokion adinari egokituriko azterketa burutuko dute, guztien artean herriko diagnostiko borobila osatuko dutelarik basoen inguruko herri diagnostikoan topaturiko gorabehera guztien berri emateaz gain, antzemandako gabeziak zuzentzeko proposamenak ere luzatuko dizkiete ikasle ordezkariek udal ordezkariei udalerriaren egoera hobetzeko asmoarekin.

 

Kontsultatu lotura honetan Donostiako Eskola Agenda 21 ekimena dinamizatzeko gure enpresa laguntzaileak egin duen webgunea, hiiaren diagnostikoari buruzkoa.

Alkatearen mezua 2019/2020 ikasturtea amaitzean

Proiektuak
Urtaroko pieza

Urtaroko pieza izeneko ekimen hau, Gipuzkoako zientzia eta kultur erakundeetako bildumetan ingurumenarekin eta zientziarekin erlazionatutako piezak ikusgai jartzean datza.

Cristina Eneako I. Tik Tok Lehiaketa

Cristina Eneako lehenengo Tik Tok lehiaketarekin zure naturgune edo berdegune gustukoena ezagutu nahi dugu. Erakustiguzu Tik Tok-eko bideo baten bidez!

Ulia ezagutu

Covid-19aren ondorioz izandako konfinamenduan zehar Ulia mendia, bere historia eta bertako ibilbideak zuen etxeetara gerturatzeko bideo sorta bat egin dugu. Gozatu mendiaz zure etxetik!

Jarduera fisikoa hiriko naturguneetan

Donostiako hiru kokaleku esanguratsutan ariketa fisikoa egiteko proposamen berria dauka Cristina Enea Fundazioak: Cristina Enean, Urgullen eta Ulian.

Elefanteak hirian

Harri eta zur utziko zaituen fauna harrigarri bat aurkitzera animatzen zaitugu: Donostian oreinak, lehoiak, fokak eta elefanteak daude.

Covid-19aren garaietan

Atal honetan bilduko ditugu konfinamenduan zehar sortuko ditugun albiste eta bideoak, interesgarri egingo zaizkizuelakoan.

Erakusketak

Kontsultatu Cristina Enea Fundazioak programaturiko erakusketak eta bisita itzazu ibilbide birtual baten bitartez.

FruitOndoan

Tokian tokiko fruta-arbolez osaturiko aurreneko gipuzkoar sare publikoa. Agroekologia ikuspegia izango du proiektuak, eta, jendarte osoaren eskura egongo da sarea, beti ere administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialen laguntzaz.

Bizikletaren erabilerari buruzko kexa eta iradokizunak

Bidegorri-sarearen erabiltzaile zara? Bizikletaren Behatokiari helarazi nahi diozun kexarik edo iradokizunik duzu? Hauxe da horretarako lekua.,

ONdakin

ONdakin proiektua Ecoembes, Sanmarkos Mankomunitatea eta Cristina Enea Fundazioaren ingurumen hezkuntzarako apustua da.

Nekazal kultura eskoletara

Egitasmoaren helburua da ikastetxe, landa garapen agentzia eta tokian tokiko eragileen artean elkarlana sustatuko duen topagune bat sortzea, nekazal eta landa-kulturaren inguruan, tailerren eta baserrietara bisiten bidez.

Zikloteka

Bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako dokumentazio zentroa da Zikloteka. Online bilatzailea dauka, idatzizko euskarriak, grafikoak eta ikusentzunezkoak biltzen dituena.

Txoriak

Erabiltzen ez diren tabako makinak erabiliz kabi-kutxak bilakatzen ditugu, berrerabilpena, bioeraikuntza, hezkuntza eta biodibertsitatea bultzatzen dituen egitasmo honen bitartez.

Haziera

Haziera haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da. Eskala txikiko nekazaritzan eta biodibertsitatean interesaturiko pertsona eta erakundeentzako topagunea.

Eskolan konposta

Eskoletan burutzen den proiektu honek eguneroko ohituretan eragin nahi du hondakinen prebentzioa lantzeko, eskola arloan konposta bultzatzeaz gain.

EtxEKOlanda

Eskura espazio gutxi eduki arren, hirietan gero eta gehiago dira bere barazki ekologikoak landu nahi dituzten pertsonak.

Cristina Enea Parkea

Donostiako gune garrantzitsu batean kokatuta dagoen lorategi publikoa da Cristina Enea. Garrantzi handiko azpiegituren eta hirigintzarako eta kulturarako garapenen ardatza da: Loiolako Erriberak auzoa, tren geltoki berria, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Tabakalera Zentroa, Atotxa, Justizia Jauregia, Musika Eskola, Zuhaiztiko igerilekuak eta Mandasko Dukearen jauregi berrituan dagoen Ingurumen Baliabideen Etxea.

Erdigune bete-betean dago: Loiolako Erriberak eta Amara auzoak Egia, Gros eta erdiguneko auzoekin lotzen ditu parkeak, Cristina Enea hirira irekitzeko Tabakalerako, Mundaizeko, Loiolako Erriberako eta Urumeako pasabideko oinezkoen pasabideei esker.

Parkea hiriari eman zitzaionean guztira 78.979 m2-ko hedadura zuen, eta horietatik 993 m2 eraikitako azalera (jauregia, kapera, sukaldeak, atezaindegia eta bi etxe gehiago) ziren. Parkeari erantsitako azken lur-saila, kapera eta sukalde zaharrak kokatuta zituen 734 m2-ko azalera txikia izan zen.

Gaur egun parkeak guztira 94.960 m2-ko azalera du, eta horien artean 16.660 m2 hartzen dute bideek, 1.300 m2 eraikin edo eraikin-hondarrek eta 780 m2 urmaelak.

Eskuratu lotura honetatik parkeari buruzko historia, fauna eta flora azaltzen dituen eskuorria, bai eta Cristina