Berriak
Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udaleko Parke eta Lorategietako atalak ekimen aintzindaria jarri dute abian, hirian bertako hazietatik sortutako eta hemengo genoma duten zuhaitz-aleak landatzeko. Horretarako, iaz proiektu pilotua garatu zuten eta aurten Donostiako 12 ikastetxerekin ari dira lanean.

Informazio gehiago

SARETUZ PLAZAN 23, kontsumoa modan dago! Saretuz-ek, Donostiako kontsumo arduratsuaren sareak, urtero bezala antolatzen duen topaketa publikoa da. Aurten, urriaren 22an egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Alderdi Eder parkean, eta modaren industriaren atzean ezkutatzen den auzia izango da izpide. Soberan dakigu planetako baliabideak kolapsatzetik gertu gaudela, eta modaren industria hori bultzatu bestetik ez du egiten.

Informazio gehiago

Iragan udaberrian Urumea ibaian zehar itsasontziz egin behar ziren irteerak berreskuratu ditu Cristina Enea Fundazioak, eguraldi txarragatik bertan behera utzi behar izan zirenak. Urriaren 23 eta 29 artean izango dira eta izen-emateak irekita daude.

Informazio gehiago

Iragan otsailean Cristina Enea Fundazioak abian jarri zuen Fitoarakatzen ekimenaren helburua da Donostiako hainbat boluntarioren etxeetako leiho eta balkoietan kokatutako gramineoekin hiriko airearen kalitatea neurtzea. Behin gramineo laginak jasota, eta Nafarroako Agrobioteknologiako Institutuan (CSIC) aztertuta, emaitzak aurkezteko txanda iritsi da. Irailaren 28an saio publikoa egingo da Cristina Enean emaitza horiek eta ondorioak aurkezteko.

Informazio gehiago

Ekaitz tankeetara bisita gidatuak edo Urumean zehar itsasontziz egingo ditugun irteeretatik, zinema emanaldietara, Cristina Enean eta Ulian haur eta familientzako antolatu ditugun tailerretatik pasata, udazkenak natura eta ingurumena maite duten pertsona guztien gozamenerako programazioa dakarkigu Cristina Enea Fundazioaren eskutik.

Informazio gehiago

Konponketaren eta bigarren eskuaren bidez produktuen bizitza baliagarria luzatzeko helburuarekin diseinaturiko mapa eta jarduera sorta.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioak proiektu berritzaile eta aitzindari bat jarri du abian, Donostiako airearen kalitatea aztertzeko. Etxebizitza partikularretan jarritako gramineoen laginak aztertuta, agente kutsatzaile jakin batzuen presentzia neurtuko da. Ekimenak CSICen (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) laguntza du.

Informazio gehiago

Azaroak 22tik 26ra bitartean, "Plastikorik Gabeko Astea" kanpainaren bitartez, ikastetxeetan erabilera bakarreko plastiko eta ontzien murrizketarako sentsibilizazio ekintzak burutu nahi dira. Europa osoko ikastetxe guztiei zabaldutako kanpaina izango da.

Informazio gehiago

Koronabirusaren krisiari aurre egiteko neurriek biltzeko jende kopurua asko mugatzen dutela ikusirik, gure ingurunea modu atseginean, seguruan, osasungarrian eta didaktikoan hobeto ezagutzeko nork bere kabuz egiteko jarduerak eta ekimenak antolatzen jarraitzen du Cristina Enea Fundazioak. Oraingoan Cristina Enea parkean hilez hile gertatzen diren aldaketa ikusgarrienak ezagutzeko argitalpen digitalak aurkeztu ditu, bai eta hirian barrena egiteko audio bidezko ibilbide autogidatuak ere.

Informazio gehiago

CCN Malandain Ballet Biarritz konpainiak, Cristina Enea Fundazioak eta Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako lantaldeak deialdia egin zieten Pirinio Atlantikoetako, Gipuzkoako eta Nafarroako ikastetxeei 2020. urtearen amaieran “Planeta Dantzan” izeneko Arte eta Ingurumen proiektuan parte hartzeko. 18 ikastetxek eman zuten izena: Pirinio Atlantikoetako 8k, Gipuzkoako 7k eta Nafarroako 3k.

Informazio gehiago