Berriak
Kolonbiako Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Ministerioak 2021eko 2173 Legea arautzen duen ebazpen bat plazaratu du, eta ezartzen du enpresa ertain eta handi guztiek urtean gutxienez bi zuhaitz erein beharko dituztela.

Informazio gehiago

Ekintza Nisa Goibururen 'Latires' erakusketaren jarduera paraleloen artean kokatzen da eta bere helburua da konposizio artistikoak sortzea eta haiekin esperimentatzea, naturako elementuen bitartez, hala nola, hostoak, adarrak, loreak edota pgmentuak. 8 urtetik gorako haurrei zuzenduta. Euskaraz. Izen-emateak irekita.

Informazio gehiago

Erabiltzaileak ugaritu diren arren, ikuspegi androzentrikotik sortutako aurreiritzi eta estereotipoak irauten dute. Garraio mota honek, emakume erabiltzaileen arabera, hiri-eredu atseginagoak eta iraunkorragoak sortzen laguntzen du. Azterlana gaur aurkeztu da Cristina Enean, Ziklotekaren aterkipean.

Informazio gehiago

"Zabor kafetegiak" ugaritzen ari dira India osoan. BBCk Ambikapur hiria bisitatu zuen negozio horiek plastikoaren kutsaduraren krisian eta pertsonengan izan dezaketen benetako eragina ezagutzeko.

Informazio gehiago

Ulia Interpretazio Zentroak urteko hilabete gogorrenetan hegaztiei babeslekuak eta ugalketarako lekuak eskaintzeko sortu eta mendian jar ditzakegun kabikutxa mota ezberdinen aniztasuna erakusten du erakusketa baten bidez, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Martxoaren 15era arte zabalik.

Informazio gehiago

Zientzialariek "superelikagai" bat garatu dute erle meliferoentzat, intsektu horiek klima-aldaketaren mehatxuetatik eta habitataren galeratik babesteko.

Informazio gehiago

Euskadiko Narratiba Klimatikoen Behatokia aurkezteko ekitaldia Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioaren egoitzan egin da. Jatorrizko albistea Ihobe.eus webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Plastikoen Europako ekoizpena munduko guztizkoaren %12ra jaitsi zen 2024an, 2006an baino 10 puntu gutxiago, 'Plastics, the Fast Facts 2025' lanaren arabera. Industria, lehiakortasun-galeragatik, kolapsoaren zorian dagoela ohartarazi du.

Informazio gehiago

Energia berriztagarriek ikatza gainditu dute munduko elektrizitate iturri nagusi gisa aurtengo lehen seihilekoan, mugarri historikoa, Ember ikerketa energetikoen zentroaren datu berrien arabera.

Informazio gehiago

Gaurko, urriak 23, haizeteengatik ezarritako alerta laranjaren ondorioz, Cristina Enea parkea eta Ingurumen Baliabideen Etxea itxita egongo dira ikuskapen eta konponketa lanak egiteko.

Informazio gehiago