Berriak
Larunbat honetan Ulia Interpretazio Zentroan 'Soñando con alas' dokumentala proiektatuko da, zaletasun bera duten hainbat pertsonaren esperientzia biltzen duen ikus-entzunezko lana: hegaztien eta txorien behaketa. Proiekzioaren ondoren, bertaratzen direnek esperientziak, zalantzak eta bizipenak partekatu ahal izango dituzte dokumentalean parte hartu duten pertsonekin eta ornitologiaren arloko hainbat aditurekin.

Informazio gehiago

Ekaitz tankeetara bisita gidatuak edo Urumean zehar itsasontziz egingo ditugun irteeretatik, zinema emanaldietara, Cristina Enean eta Ulian haur eta familientzako antolatu ditugun tailerretatik pasata, udazkenak natura eta ingurumena maite duten pertsona guztien gozamenerako programazioa dakarkigu Cristina Enea Fundazioaren eskutik.

Informazio gehiago

Baso bainuak, edo 'shinrin yoku' duela 40 urte Japonian sortutako metodologia bat da, populazioaren estresa gutxitzeko eta naturguneei balioa emateko helburuarekin. Irailaren 16an Cristina Enea Fundazioak saioa antolatu du Ulian, Basona elkarteak zuzenduta. Jarduera euskaraz izango da.

Informazio gehiago

Uliako Interpretazio Zentroak, Urgulleko Natur Txokoak eta Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroak familia osoarentzako jarduera sorta zabala eskaintzen dute uda honetan. Gainera, erakusketez eta instalazioez ere gozatu ahal izango duzue udako ordutegian.

Informazio gehiago

Ulia mendia basa-landare jangarriei buruzko tailer baten kokalekua izango da uztailaren 8an. Bertan, landare horiek bereizten eta biltzen ikasteaz gain, plater gozoak eta nutritiboak prestatuko ditugu beraiekin. Izen-emateak irekita.

Informazio gehiago

Gaur, ekainaren 21a, hasiko da ofizialki uda gure hemisferioan. 16:58an hasiko da, eta Cristina Enea Fundazioan ekitaldiz betetako agenda prestatu dugu datozen hiru hilabeteetarako. Aire zabaleko zinema zikloek, tailerrek, txangoek eta hitzaldiek osatzen dute mota guztietako ikusleen gozagarri izango den proposamena.

Informazio gehiago

Naturarekiko errespetua sustatzea helburu duten aisialdiko jarduera didaktikoak egin nahi dituen guztiak aukera ugari izango du apirilaren 3tik aurrera Urgulleko Natur Txokokoan eta Uliako Interpretazio Zentroan jaiegunetan.

Informazio gehiago

Datorren asteburuan amaituko da Asteklimaren hirugarren edizioa, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea, Ulia mendian haurrentzako, familientzako eta adin guztietarako jarduerak barne hartzen dituen programazioarekin. Ingurune natural pribilegiatua da Ulia, eta klima-aldaketak hegaztien migrazio-garaietan edo haien ohituretan eragiten dituen aldaketak ikasiko ditugu, tailer banaren bidez.

Informazio gehiago

Uztailaren 28an Ulia Interpretazio Zentroak 10 urte bete zituen. Hamarkada oso batez, Cristina Enea Fundazioak kudeatzen duen udal-ekipamendu honek Ulia mendiaren natura eta historia herritarrengana hurbiltzeko lan egin du, mota guztietako publikoentzako jardueren eta proposamenen bitartez.

Informazio gehiago

Ulia Interpretazio Zentroak 2013an jarritako erlategia berreskuratu du, haren barrualdea behatzeko eta erleen lanaren sekretu guztiak ikasteko aukera emateko.

Informazio gehiago