Berriak

2018/8/16 Ingurumen albisteak

Klima-aldaketak uraren banaketa eraldatzen du

Gaur egun inor gutxik (edo inork ez) jartzen du zalantzan klima-aldaketa. Oso modu ezberdinetan ari gara fenomeno horren ondorioak nabaritzen, dela landare eta animalien ziklo-aldaketekin, dela muturreko meteorologia fenomenoekin, etab.

Etorkizunean, El País egunkarian irakurri ahal izan dugun bezala, "atmosferaren beroketak euriteen distribuzioari edo banaketari eragingo die batik bat; bai eta itsaso-mailaren gorakadari (lurren gazitasuna areagotuz, ibai-bideetan sartuz) ere, uholdeak areagotuko dira eta, aldi berean, beren beste alderdia ere: muturreko lehorte fenomenoak".

Klima Aldaketaren Zentro Euromediterranearraren presidente Antonio Navarrak dio "euria ez dago modu aleatorioan banatua munduan. Mozketa zehatzak daude non, horietatik haratago prezipitazioak hedatzen diren. Horietako mozketa bat Mediterraneoan dago. Mosketa hori Europarantz mugitzen bada, Alpeen iparraldean euriteak areagotuko dira, eta era berean euriteak murriztu mendi-kate horren hegoaldean".

Egunotan Marrakexen izaten ari den Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 22. Goi-Bileran Italiako delegazio ministerialeko ordezkari den Navarrok gaineratu du, "paradoxikoa izango da lurralde batzutan ur eskasia izango dela, eta beste batzutan gehiegizko ura. Hori tipikoa da klima-aldaketan, prezipitazio globalak ez direlako aldatuko, baina guneak desplazatu egingo dira, eta horrek arazo bikoitza eragingo du".

Artikulo guztia hemen irakur dezakezu.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli