Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Gabonak Zuretzat kanpainan parte hartuko du, Donostiako Udalak Eguberri jaietarako proposatzen duena. Eta, horretarako, tailer eta jarduera batzuk egingo ditu, txikienen eta haien familien gozamenerako. Programazioa abenduaren 23an hasi eta urtarrilaren 4ra arte luzatuko da. Tailerrak Cristina Enean eta Ulia Interpretazio Zentroan izango dira, doakoak izango dira eta aldez aurretik izena eman beharko da www.cristinaenea.eus webgunean.
Jarraian, tailer bakoitzaren xehetasun guztiak eskaintzen dizkizugu:
Abenduak 23, 11:00etan: Zomorroekin jolasean (euskaraz) +5 urte. CRISTINA ENEA.
Zer dira zomorro horiek? Tailer honetan, parte-hartzaileek intsektuak ezagutuko dituzte modu dibertigarrian. Inguratzen gaituzten animalia txiki hauen ezaugarri nagusiak ezagutuko dituzte eta beren zomorro propioa sortuko dute.
Abenduak 26, 11:00etan: Belaunaldien arteko tailerra: Aiton amonen opariak (elebiduna). +3 urte. CRISTINA ENEA.
Jarduera honetan, helduek haurrei birziklatutako materialekin opari bat egiten irakatsiko diete.
Abenduaren 27an, 11:00etan: Cristina Eneako detektibeak (euskaraz). +5 urte. CRISTINA ENEA.
Duela egun batzuk gertaera misteriotsu bat izan zen Cristina Enean, eta Donostiako Udaltzaingoak deitu digu laguntza eske kasua argitzeko. Joxepi Goikoetxea Pintto txakurrarekin paseatzen ari zela, txakurra bistatik galdu zuen une batean desagertu zen. Ez dago haren arrastorik. Joxepik egunero aurkitzen ditu pertsona berak ordu eta leku berean, beraz, orain denak dira susmagarriak. Pistak bilatu beharko ditugu parkean, kasua argitzeko. Detektibeak izan nahi duzue?
Abenduak 28, 11:30ean: Apaingarri jangarriak (euskaraz). +5 urte. ULIA INTERPRETAZIO ZENTROA.
Urte amaierarekin batera jaki goxo eta gozoak iristen dira gurera: turroiak, konpotak, txokolate beroa, bonboiak...forma guztietako kutixiak. Baina gogoratu al zarete txoriekin? Hotza gerturatzen den garai honetan zailagoa dute janaria aurkitzea. Horregatik Ulian sukaldari-txorilagun bihurtuko gara eta beraientzako ere neguko kutixiak prestatuko ditugu. Anima zaitez txorien alde zure aletxoa jartzera!
Abenduak 30, 11:00etan: Anari zientzialari (euskaraz) +3 urte. CRISTINA ENEA.
Anari oso neska bitxia da. Zientzialaria dela dio, bere buruari etengabe galderak egiten dizkiolako, eta beti jakin nahi du gauzen zergatia. Anarik dio zientziak azaltzen duela naturan gertatzen dena. Aurten Cristina Eneara etorriko da esperimentu batzuk egitera eta zientziaren magia ezagutuz ondo pasatzera.
Urtarrilak 2, 11:00etan: Familientzako arte tailerra: Arte berri on! CRISTINA ENEA.
Jarduera honetan egutegi bat egingo dugu naturako elementuekin (hostoak, fruituak, makilak...) eta pigmentu naturalez egindako pinturak erabiliz.
Urtarrilak 3, 11:00etan: Arte tailerra familian: Egurrezko izeiak (euskaraz). +5 urte. CRISTINA ENEA.
Tailer honetan, Gabonetako apaingarri naturalak eta berrerabilgarriak sortuko ditugu, parkeko egur zati eta makilekin.
Urtarrilak 4, 11:00etan: Familientzako Arte Tailerra: Egutegi biziak (euskaraz). +7 urte. ULIA INTERPRETAZIO ZENTROA.
Noiz da zure lagunaren urtebetetzea? Noiz entzun dezu lehenengo aldiz kukua? Noiz loratu da zure etxeko landarea? Urtea hasi berri dugu eta gauza garrantzitsuak edo ahaztu nahi ez ditugunak apuntatzeko egutegi berezi bat sortuko dugu. Estanpazio teknika bidez Uliako animalia eta landareen siluetekin apainduko dugu.