Cristina Enea Fundazioa
Añarbeko urtegia eta bertako ingurune paregabea ezagutzeko irteera Cristina Enea Fundazioa 2026/09/29

Añarbeko urtegia eta bertako ingurune paregabea ezagutzeko irteera

Añarbeko Urak-en eskutik, Cristina Enea Fundazioak bisita gidatua antolatu du igande honetan, urriaren 4an, Añarbeko urtegira eta bertako ingurune ederrera, uraren zikloko faseen kudeaketa ezagutzeko. Izen-emateak irekita. Jarduera euskaraz.
2026/09/28

TOKIKO ARTOAK. Erakusketa batek elikagai horren aldaerak, kokalekuak eta berezitasunak jarri nahi ditu balioan

Cristina Enea Fundazioak, Haziera proiektuaren bidez, erakusketa bat ireki du Ingurumen Baliabideen Zentroan. Bertan, euskal kantauriar isurialdean bizirik dirauten 27 tokiko arto-barietateei buruzko informazioa biltzen da, "mirari txiki bat", arduradunen arabera, oinarrizko elikagai horren barietate gehienak desagertu egin baitira gure inguru hurbilean. Erakusketa abenduaren 21era arte egongo da ikusgai Cristina Enean.

Berrien zerrenda ikusi

Erakusketak Cristina Enea Fundazioa
Erakusketak

Kontsultatu edo bisitatu modu birtualean Cristina Eneako erakusketak. Erakusketaren bat proposatu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu horretarako inprimakia.

Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025 Cristina Enea Fundazioa
Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025

Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Iraunkortasunaren eta Klimaren Urteko Txostena argitaratu du, 2025. urteari dagokiona. Bertan, Donostiako hiri-metabolismoa zehatz-mehatz aztertzen da, iraunkortasunari dagokionez.

Solas Enea Cristina Enea Fundazioa
Solas Enea

Hainbat pertsonarekin ingurumen eta jasangarritasun gaiei buruz modu lasaian hitz egiteko topagunea, euskarri ezberdinetan: solasaldiak, elkarrizketak eta podkastak.