Iraunkortasunaren Behatokia
Iraunkortasunaren Behatokia
Informazio praktikoa

Analisi, hausnarketa, behaketa, prospekzio eta planifikazio estrategikorako tresna da Iraunkortasunaren Behatokia, eta bi funtzio berezi betetzen ditu: udalerriaren eta bere inguruaren egoeraren analisi zehatz eta zorrotza egitea, eta lurraldean lanean ari diren eragile ezberdinei erabai-hartzea erraztuko dieten garrantzizko informazioa eta proposamen estrategikoak argitaratzea.

Helbidea eta harremanak:
Mandaseko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián

T: 943 453 526
E: observatoriosostenibilidadss@donostia.eus

Iraunkortasunaren urteko txostena

Iraunkortasunaren Behatokiak  lantzen dituen dokumentuen artean Urteko Iraunkortasun Txostena dago. Txosten honek, besteak beste, 15 ataletan banatuta dauden 49 adierazle jasotzen ditu. Ingurumen eta jasangarritasun adierazleak formulazio matematiko baten bidez modu objektiboan aztertzen ditu.

Hiriko ingurumen-egoeraren diagnostikoa egiten du txosten honek, denboran zehar izan duten bilakaera aztertuz eta lortutako datuen inguruan hausnartuz. Klima Aldaketaren Kontrako Planean, Agenda 21 Ingurumen Ekintza Planean  zein Klima 2050 Klima Estrategia Hiriarentzat ekimenean zehaztutako estrategien eboluzioa aztertzen ditu.

2017 urteko Iraunkortasun Txostena honako estekan ikusi dezakezu:

 

Aurreko urteetako dokumentuak eskuratu nahi badituzu, mesedez jarri gurekin harremanetan: cristinaenea@donostia.eus

Apunte koadernoak

'Apunte koadernoak' atalean, Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak gaikako publikazio sorta bat editazen dihardu, denak mintegi, eztabaida eta lan-taldeetatik eratorriak. Talde tekniko hauetako bakoitzak, ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin zerikusia daukaten gaien eztabaida irekia burutzen dute, ondoren, bakoitzaren ekarpenak bildu ostean, azterketa eginez eta ondorioak ateraz, publikazio hauetan biltzeko.

Landa eta hiria, berrelkartzeko lekuak. Lurraldearen Kultura Berri baterantz

Duela bi mende hirigintza-diziplina sortu zenetik, hirigintzako teoria eta praktikaren parte izan da landaren eta hiriaren arteko dikotomia; hiriak altxatzen direnetik, harreman gaztakatsu eta, aldi berean, bientzat beharrezkoa islatzen duena. Dena den, mundu osoko hirigune eta periferia anitzetan gauzatzen diren laborantzen existentziak muga kontzeptual horiek lausotzen dituen errealitate konplexuagoa azaleratzen du. Gainera, krisi “orokorreko” garaian, bestelako bideak eskaintzen dizkigu jasangarritasun integralaren ikuspuntutik emandako perspektiba berriak gero eta beharrezkoagoa den elkarretaratzea errazteko landaren eta hiriaren
artean, lur eta baliabide eskasiko eszenatoki batean, elikadura-krisi, bioaniztasun-galera eta energiaren gareztitzekoan.

Descarga
Nola komunikatu klima aldaketa?

Aztertu beharra dugu ea ondo komunikatzen diren Klima Aldaketarekin lotzen diren alderdiak, eta zehaztu beharra dugu arazoaren jakinaren gainean dauden edo sentsibilizatuta dauden pertsonek zer arrazoi dela-eta ez duten esku hartzen. Gai horien inguruan hausnartzeko, 2016an klima-aldaketa komunikatzeko moduari buruzko lantegi bat egin genuen Cristina Eneko Ingurumen Baliabideen Etxean. Komunikazioan, hezkuntzan edo jasangarritasunean adituak diren pertsonek eta kazetariek osatu zuten taldea. Francisco Heras Hernándezek parte hartu zuen lantegian, eta berak sartu zituen eztabaidatu beharreko gaiak.

Bizikleta bidezko mugikortasuna Donostian barrena

Lan honek Udalak ezarritako ekimen baten azterketan jarri du arreta: udan sortzen den eskari zabalari erantzuteko, denboraldi horretan hondartzen aurrealdean gaitzen diren aldi baterako bizikleta-aparkalekuak, espazio publikoaren antolamenduaren konplexutasuna landuz. Ikerketaren beste helburua izan da egunero bizikleta erabiltzen duten pertsonen pertzepzioa eta ohiturak jasotzea, ibilgailu honen erabilerarekin lotutako alderdi desberdinen eta beste garraiobide batzuekiko bere harremanaren inguruan.

Bizikletaren aldeko udal esperientziak

Argitalpen honetan Donostian, 2016ko otsailaren 26an izan zen “Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. jardunaldia”n aurkezturiko testuak jasotzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak antolaturikoan.

Ekitaldi honek helburutzat zuen topaketa- eta eztabaida-foru bat eskaintzea udal-teknikari eta -arduradunei, interesaturiko bestelako erakunde eta agenteekin batera, zeinetan ekintza-eremu honetan gorien diren gai batzuei heldu zitzaien.

Hiri-mugikortasunari eta partaidetza-prozesuei buruzko lantegia

Txosten honek jasotzen ditu “Hiri-mugikortasuna eta partaidetza-prozesuak” lantegian parte hartu dutenen gogoetak eta iritziak. Lantegia Cristina Enea Fundazioko Ingurumen Baliabideen Etxean egin zen iazko irailaren 21ean, 2009ko Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen baitan, Donostiako Udalak eta Cristina Enea Fundazioak antolatutako jardueren artean.

Txirrindugarritasuna Donostian. Bizikletaz mugitzen diren pertsonen ikuspegitik

Txosten honekin, txirrindularien mugikortasunaren inguruan lan egiten duten erakundeei azaltzeaz gain, hausnarketa-bide bat ireki nahi da, hirian mugitzeko kultura berria sortzen lagunduko duen hausnarketa-bidea, alegia, eta bide batez, bizikletaz ziurtasunez ibiltzeko ikaskuntza eta hirian ibiltzeko modu ezberdinen arteko bizikidetza bideratzea.

Grafika soziala03: Oinezkoa

Argitalpen honen helburua espezialista batzuek Grafika Soziala 03 izeneko proiektu zabalago baten barruan oinezkoaren gainean aurkeztu dituzten txostenak argitaratzea da.

Haurraren hiriarekiko eskubidea

Azken urteotan, hiriko inguruneak haurrengan duen eraginarekiko interesa areagotzen joan da, hainbat herri eta hiritan makina bat egitasmo abian jarriz. Arakatzen hasiz gero, interes horren iturburuan Francesco Tonucci bezalako izenak ageri zaizkigu, nork “La ciudad de los niños” egitasmoarekin, inspirazio haziak barreiatu zituen eskuzabalki; iturburu horretan Acción Educativa bezalako erakundeak ere azaltzen zaizkigu, zeinak bi urtero egiten dituen topaketetan hausnarketa eta elkartrukaketak proposatzen dituen; bai eta profesional eta norbanako anonimoak ere, beren ilusio eta esfortzuari esker arreta haurtzaroan duten hainbat egitasmo abian jarri dutenak.

Zer dira moneta osagarriak?

Zertan datza moneta osagarriak bezala izendatu den fenomeno zabal eta askotarikoa? Gai horren inguruko egoeraren aurkezpen labur bat egiten da lan honetan: zer dira moneta osagarriak eta beren testuingurua ekonomia sozial batean; fenomenoaren historia eta zenbait esperientziaren analisiak.

Jasangarritasuna, gobernuen politikak eta garapen ereduak Latinoamerikan

Apunte Koaderno honetako testuak 2014ko otsailaren 9ko Página Siete-ko (Bolivia) Ideas gehigarrian eta 2014ko martxoaren 14ko Brecha astekarian (Uruguai) argitaratutako artikuluan oinarrituta daude; horrez gain, Hegoa Institutuak, Donostiako Udalaren Kooperazio Sailak eta Cristina Enea Fundazioak gonbidatuta, 2014ko ekainean Donostian eskainitako hitzaldian bildutako elementu klabe berriak ere jasotzen dira.

Agora K2050