Marta Barba Gassó antropologoak eta Mirene Begiristain Zubillaga ekonomilariak agroekologia eta feminismoaren arteko harremanak, loturak eta alderdi komunak aztertuko dituzte Cristina Enean azaroaren 16an eskainiko duten hitzaldi/jardunaldian (17:00etan). “Feminismoak egundoko ekarpena egin dio agroekologiari, rolak eta estereotipoak eraldatzeko, lanaren banaketa sexualari begiratzeko edo politika publikoek beste norabide bat hartzeko, lehenengo sektoreari edo emakume baserritarrari begira; baina, era berean, agroekologiak badu feminismoari ekarpen handia egiteko gaitasuna, esentzialismoetan erori gabe” diote bi adituek.
Informazio gehiago