Ingurumen Baliabideen Etxea
Informazio praktikoa

Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Zentroak iraunkortasun orokorraren aldeko norabide-aldaketa sustatu nahi du heziketaren eta sentsibilizazioaren udal eremutik, eta era horretan, jarduerak aldatu daitezela erraztuko duten oinarriak jarri hainbat gizarte-eremutan. Hala, bere heziketa-programak, baliabide didaktikoak eta sentsibili- zazio-ekintzak hiru ardatz garrantzitsuren inguruan antolatuko dira: hartzaile guztiak oro har, hartzaile profesionalak eta, azkenik, hartzaile ikasleak, etorkizunerako erronka gisa.

Ingurumen Baliabideen Etxean kokatzen da Cristina Eneako Dokumentazio Zentroa, non ingurumenarekin, jasangarritasunarekin edota mugikortasunarekin lotutako liburu eta argitalpenak kontsultatu eta maileguan har daitezken. Dokumentazio Zentroa Donostiako udal liburutegien sarearen baitan dago, eta bere funtsen bilaketa hemen egin daiteke.

Helbidea eta harremanak:
Mandasko Dukearen pasealekua, 66.
20012 Donostia-San Sebastián

T: 943 453 526
E: [email protected]

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 
9:30-18:00*
Larunbata: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Igande eta jai-egunak: 10:00-14:00

(*) Ordubete gehiago ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean.

Hezkuntza eskaintza

Belaunaldi berriak ingurumenarekiko errespertuan hezitzeko tresnak eskaintzea da Cristina Enea Fundazioaren helburu nagusienetakoa. Hala, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, garapen iraunkorraren esparruko hezkuntza eta prestakuntza estrategiak garatzeko bitarteko garrantzitsua da.

Aurreko ikasturteetan egindako lana, eta jarduera eta ekintzetan parte hartu duten ikasleek eta irakasleek eginiko ekarpenekin batera, 2026/2027 ikasturterako Hezkuntza Eskaintza berriagoa eta osoagoa sortu dugu.

Ikasmaila guztietara egokituak dauden tailer didaktikoak eta Cristina Eneako parketik eginiko ibilaldi gidatuak biltzen dira bertan. Guztiak, ikastetxeetan egiten den zeregin hezitzailearen osagarri gisa diseinatuak eta hezkuntza baliabide zehatzez hornituak. 

Erreserbak egiteko: 943483500 (luz. 9719).

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeak eskaintzen dituen jarduerak honako dokumentuan ikusi daitezke: 

Eskola Agenda 2030
#argazkia

ESKOLAKO AGENDA 2030 PROGRAMA ABIAN DA DONOSTIAKO IKASTETXEETAN

Iazko ikasturtean, lanketarako aukeratutako Garapen Jasangarrirako Helburua 11. izan zen: Hiri eta komunitate jasangarriak, baino zehazki Mugikortasun jasangarriari heldu genion. Hori horrela, ikastetxeetako eta hiriko diagnostikoak egin ziren. Aurtengoan esku-hartzearen txanda da! Zer egin gure hiriko auzoetako mugikortasuna hobetzeko?

Azaroaren 26an hiriko 3 gune desberdinetan ikasleen bilkurak egin ziren ikastetxe bakoitzetik ekarritako proposamenak adostu eta ikasturteko bigarren hiruhilekoan burutzeko. Auzo bakoitzaren errealitatea desberdina da eta hori izan da banaketaren arrazoia. Baina denak ados egon dira atal batean, egiten dutena hiritarrei komunikatzearen beharra. Hiri jasangarriagoa nahi badugu kotxeak aparkatzeko garaia da. Donostia ez da oso handia eta oinez, bizikletaz edota garraio publikoan mugitu gaitezke alde batetik bestera, baita eskoletara eta hori izango da lanketaren funtsa. Egingo diren ekintzak helburu hori lortzeko prestatuko dira.

Denon artean lortuko dugu!

Proiektuak
Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025
Donostiako Iraunkortasunaren eta Klimaren Txostena 2025

Iraunkortasunaren eta Klimaren Behatokiak Iraunkortasunaren eta Klimaren Urteko Txostena argitaratu du, 2025. urteari dagokiona. Bertan, Donostiako hiri-metabolismoa zehatz-mehatz aztertzen da, iraunkortasunari dagokionez.

Donostiarrek klima aldaketaren inguruan duten pertzepzioa 2025
Donostiarrek klima aldaketaren inguruan duten pertzepzioa 2025

Txosten honek Donostiako biztanleek klima-aldaketari buruz duten pertzepzioa aztertzen du, lagin adierazgarri bati egindako inkesta-prozesu baten bidez.

Europako Mugikortasunaren Astea 2026
Europako Mugikortasunaren Astea 2026

Europako Mugikortsunaren Astea kanpainak helburu argia du: automobila hirian zentzurik gabe erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituen ondorio txarren inguruan sentsibilizatzea.

Urumeako Atlas Emozionala
Urumeako Atlas Emozionala

Urumea ibaia hiriaren aldaketen eta bilakaeraren lekuko izan da, eta bizipenak eta emozioak eskaini dizkie bertako biztanleei. Orain, Cristina Enea Fundazioaren 'Urumeako Atlas Emozionala' proiektuari esker, azaleratu nahi ditugu.

NatUDAlekuak. Udalekuak Ulian
NatUDAlekuak. Udalekuak Ulian

Cristina Enea Fundazioak udalekuak antolatu ditu aurten lehenengo aldiz, Ulia Interpretazio Zentroan, ekainaren 29tik uztailaren 12ra. Aurre-izenemateak irekita.

Erakusketak
Erakusketak

Kontsultatu edo bisitatu modu birtualean Cristina Eneako erakusketak. Erakusketaren bat proposatu nahi baduzu, hemen aurkituko duzu horretarako inprimakia.

Hemen Urumea 2026
Hemen Urumea 2026

Bisita-programa honen helburua da, azken batean, Urumea ibaia hobeto ezagutzen eta gizarteratzen laguntzea.

On Ekin
On Ekin

Ekimenaren helburua da elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa erdigunean jarriko duen ereduaren inguruan hausnarketa eragitea eta alternatiba errealak eskaini eta aurkeztea gizarteari.

Glosariak
Glosariak

Ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin loturiko kontzeptuak azalduko dizkizugu, modu argi eta errazean, kafetxo bat hartzen egongo bagina bezala.

Egutegi Jasangarria
Egutegi Jasangarria

Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak Iraunkortasunaren Egutegia argitaratu du. Gure etxeetako hormetatik eguneroko erritmoak markatzeaz gain, gizartea eraldatzeko mezua zabaldu nahi du egutegiak.

Solas Enea
Solas Enea

Hainbat pertsonarekin ingurumen eta jasangarritasun gaiei buruz modu lasaian hitz egiteko topagunea, euskarri ezberdinetan: solasaldiak, elkarrizketak eta podkastak.

Fidantza
Fidantza

Gure jardueretan izena ematen duten pertsonen bertaratzea bermatzeko asmoz, Cristina Enea Fundazioak fidantza sistema bat jarri du abian. Fidantza hori jarduerara etortzen diren pertsonei itzuliko zaie, jarduera amaitutakoan.

Donostiako Berdea. Parke eta lorategien gidaliburua
Donostiako Berdea. Parke eta lorategien gidaliburua

Dokumentu honetan gure hiriko parke eta lorategiei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu, bai eta horietako askotan zehar egin daitezkeen ibilbide gidatuak ere.

Donostiako Eskola-Baratze Sarea
Donostiako Eskola-Baratze Sarea

Gaur egungo gizartean nabarmena da espazio naturaletatik gehiegi aldendu garela. Bertako landare eta animalien ezagutza nahiko murritza da, jaten ditugun elikagaien jatorria ez dugu ezagutzen, oso urrunekoa zaigu.

Baso bainuak
Baso bainuak

Baso-bainuak egiteko hiriko zenbait naturguneren egokitasuna probatzeko helburua duen ekimen-pilotua.

Jarduera autogidatuak
Jarduera autogidatuak

Pandemia garai honetan, non mugikortasuna eta elkartzeko jende kopurua mugatuta dauden, zure kabuz, modu autonomo eta seguruan, egiteko jarduerak proposatzen dizkizugu.

Ibilbide audiogidatuak hirian zehar
Ibilbide audiogidatuak hirian zehar

Gehien gustatzen zaizun ibilbidea aukeratu, hautatutako puntuetako audioak entzun... eta gozatu hiriaz orain arte egin ez duzun bezala!

Eskolen txokoa
Eskolen txokoa

Cristina Enea Fundazioaren hezkuntza eta sentsibilizazio programak oro har herritarrei zuzenduta badaude ere, arreta berezia eskaini nahi diegu ikastetxeei bideratutako ekimenei.

Planeta Dantzan: Midi pile ou le concerto du soleil
Planeta Dantzan: Midi pile ou le concerto du soleil

Artea eta Ingurumena uztartzen dituen ekimen honek arte-lanetan oinarrituta emozioetara zuzenean iristearen alde egiten du, eta ekintzara mugiaraziko gaituen erreakzioa eragiten saiatzen da.

Ulia ezagutu
Ulia ezagutu

Ulia mendia, bere historia eta bertako ibilbideak zuen etxeetara gerturatzeko bideo sorta bat aurkezten dizuegu. Gozatu mendiaz zure etxetik!

Jarduera fisikoa hiriko naturguneetan
Jarduera fisikoa hiriko naturguneetan

Donostiako hiru kokaleku esanguratsutan ariketa fisikoa egiteko proposamen berria dauka Cristina Enea Fundazioak: Cristina Enean, Urgullen eta Ulian.

FruitOndoan
FruitOndoan

Tokian tokiko fruta-arbolez osaturiko aurreneko gipuzkoar sare publikoa. Agroekologia ikuspegia izango du proiektuak, eta, jendarte osoaren eskura egongo da sarea, beti ere administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialen laguntzaz.

ONdakin
ONdakin

ONdakin proiektua Ecoembes, Sanmarkos Mankomunitatea eta Cristina Enea Fundazioaren ingurumen hezkuntzarako apustua da.

Nekazal kultura eskoletara
Nekazal kultura eskoletara

Egitasmoaren helburua da ikastetxe, landa garapen agentzia eta tokian tokiko eragileen artean elkarlana sustatuko duen topagune bat sortzea, nekazal eta landa-kulturaren inguruan, tailerren eta baserrietara bisiten bidez.

Zikloteka
Zikloteka

Bizikleta bidezko mugikortasunean espezializatutako dokumentazio zentroa da Zikloteka. Online bilatzailea dauka, idatzizko euskarriak, grafikoak eta ikusentzunezkoak biltzen dituena.

Haziera
Haziera

Haziera haziak eta beren inguruko jakinduria zabaltzeko eta partekatzeko lekua da. Eskala txikiko nekazaritzan eta biodibertsitatean interesaturiko pertsona eta erakundeentzako topagunea.

EtxEKOlanda
EtxEKOlanda

Eskura espazio gutxi eduki arren, hirietan gero eta gehiago dira bere barazki ekologikoak landu nahi dituzten pertsonak.

Eskolan konposta
Eskolan konposta

Eskoletan burutzen den proiektu honek eguneroko ohituretan eragin nahi du hondakinen prebentzioa lantzeko, eskola arloan konposta bultzatzeaz gain.

Cristina Enea Parkea

Donostiako gune garrantzitsu batean kokatuta dagoen lorategi publikoa da Cristina Enea. Garrantzi handiko azpiegituren eta hirigintzarako eta kulturarako garapenen ardatza da: Loiolako Erriberak auzoa, tren geltoki berria, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Tabakalera Zentroa, Atotxa, Justizia Jauregia, Musika Eskola, Zuhaiztiko igerilekuak eta Mandasko Dukearen jauregi berrituan dagoen Ingurumen Baliabideen Etxea.

Erdigune bete-betean dago: Loiolako Erriberak eta Amara auzoak Egia, Gros eta erdiguneko auzoekin lotzen ditu parkeak, Cristina Enea hirira irekitzeko Tabakalerako, Mundaizeko, Loiolako Erriberako eta Urumeako pasabideko oinezkoen pasabideei esker.

Parkea hiriari eman zitzaionean guztira 78.979 m2-ko hedadura zuen, eta horietatik 993 m2 eraikitako azalera (jauregia, kapera, sukaldeak, atezaindegia eta bi etxe gehiago) ziren. Parkeari erantsitako azken lur-saila, kapera eta sukalde zaharrak kokatuta zituen 734 m2-ko azalera txikia izan zen.

Gaur egun parkeak guztira 94.960 m2-ko azalera du, eta horien artean 16.660 m2 hartzen dute bideek, 1.300 m2 eraikin edo eraikin-hondarrek eta 780 m2 urmaelak.

Eskuratu lotura honetatik parkeari buruzko historia, fauna eta flora azaltzen dituen eskuorria, bai eta Cristina 

 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
 - 9
Cristina Eneako altxorraren bila

Beti pentsatu izan da altxor bat Cristina Enea parkean ezkutatuta dagoela dioen elezaharra hori baino ez zela, gutxieneko sinesgarritasuna merezi duen oinarri sendorik gabeko elezahar hutsa. Hala ere, hainbat urtetako azterketen ondoren, Cristina Enea Fundazioko ikerketa-taldeak altxorraren egiazkotasunaren froga baliotsu bataurkitu du: Mandasko dukeak hil baino urte gutxi batzuk lehenago idatzitako dokumentu bat, Cristina Eneako altxor ezkutua aurkitu ahal izateko arrasto batzuk eskaintzen dituena.

Altxorraren bila