Datozen asteetan bi tailer antolatu ditu Cristina Enea Fundazioak sustatutako Haziera egitasmoak, haziak erauzten ikasteko, lehena Uliako Lore Baratzeetan eta bigarrena Cristina Enean. Izen-emateak irekita hemen.
Haziera ekimena duela hamalau urte sortu zenetik, hazien inguruko ezagutza eta esperientziak sustatzeko eta partekatzeko, programazio zabala antolatu da urte hauetan zehar. Oraingoan, tailer bana antolatu da elikagaietatik haziak erauzten eta egoki kontserbatzen ikasi nahi duten guztientzat.
Lehenengo tailerra azaroaren 10ean, asteartean, egingo da Uliako mintegietan, 17:00etatik aurrera. Bigarren tailerra Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo da azaroaren 24an, asteartea, 16:30ean.
Marc Badal Haziera ekimenaren arduradunak azaldu duenez, «gure hazien uzta eta beren garbiketa eta gordetze egokia oso une garrantzitsuak dira. Horregatik, udazkenero tailer hau antolatzen dugu lan horiek modu egokian egiteko kontuan izan behar ditugun alorrak ezagutzeko. Beharrezko azalpenez gain,tailerrak zati praktikoa ere izango du non uzta ezberdinetako haziak erauzten,
garbitzen, lehortzen eta gordetzen ikasiko dugun».