Landutako bioaniztasuna esaten zaio landatutako landareen espezie, aldaera eta aldakortasun genetikoen multzoari.
Planetaren bioaniztasunaren parte bat besterik ez da, baina parte hori zuzenean dago gure elikadurari lotuta. Iraultza Berdea eta haren industria nekazaritza eredua etorri arte, nekazaritza sistemak oso askotarikoak ziren; izan ere, bioaniztasunak erresistentzia faktore gisa dihardu ingurumenaren ustekabeen aurrean, eta tokiko natur baliabideen baliatze anizkun eta eraginkorrerako estrategia ere bada.
Gainera, bioaniztasuna funtsezko osagaia gertatzen da nekazaritza ekologikoarentzat, bioaniztasunaren erabilera zuzenaren bidez saihestu egin daitekeelako sintesiko gai kimikoen erabilera ongarritzean, izurriteen kontrolean eta ezusteko landareekiko lehian.