Bioaniztasun kulturala

Landutako bioaniztasuna ezin bereiz daiteke nekazarien gizarteetatik. Haiek, beren ezagutzen eta mundua ikusteko beren moduen bidez eboluzionatu dute mendeetan zaintzen zituzten eta elikadura ematen zieten nekazal ekosistemekin.

Nekazarien arrazionaltasunak biziraupen logika bati jarraitzen zion, alegia, kontserbatu behar ziren natur baliabideak, eta ekoizpena askotarikotu, beren elikadura segurtatu ahal izateko. Tokiko aldaerak nekazal kulturen eta ekosistemen eboluzio paralelo horren emaitza dira, eta ongi islatzen dute mundua mosaiko oso heterogeneo bat bihurtu duen kultur aniztasuna.

Bestalde, tokiko aldaerak baztertu dituzten modernizatze prozesuak planeta osoan bizitzen ari den kultur homogenotze azkarra esplikatzen duten berberak dira: nekazarien historia ezin bereizi izan da haien hazien historiatik.

Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?

Artikulu honetan kontatzen zaigu azken mendean, eta batez ere azken berrogei urteotan, nola gertatu den giza elikaduraren eraldatze errotikoena, elikagaien ekoizpen, kontserbazio eta prestakuntza funtzioen parte handi bat etxeko esparrutik eta artisau alorretik fabriketara eraman baita, eta, zehatzago esanda, ekoizpen eta kontsumo industria egitura kapitalistetara.

Universitat Rovira i Virgili
Mabel Gracia Arnaiz

Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?
Descarga Alimentación y cultura: ¿hacia un nuevo orden alimentario?
Allí donde los desconocidos se saludan

Artikulu honetan hitz egiten zaigu lantzeko lurren galeraz eta horren ondorioez; egilearen arabera, seguru asko hirietan eta landetan bizi garenok elkarrekin balora genezakeen kontua da.

Estación Experimental del Zaidín. CSIC. Granada
José Luis González Rebollar

Allí donde los desconocidos se saludan
Descarga Allí donde los desconocidos se saludan
El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?

Honako lan honen helburua da aztertzea gure erreferentzia esparruek zein neurritan ahalbidetzen diguten edo ez mundua birpentsatu eta berreraikitzeko modu benetakoak edo potentzialak bistaratzea, lekuan oinarritutako askotariko praktiketan gauzatua.

Arturo Escobar

El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?
Descarga El lugar de la naturaleza y la naturaleza del lugar: ¿globalización o postdesarrollo?
Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad

Agroekologiaren oinarrizko alderdietako bat nekazaritza tradizionalaren azterketa, mantenimendu eta berreskurapenarekiko interesa da, eta haren inguruan garatutako nekazaritzazko ezagutzan sakontzea. Espainiaren kasuan, interes hori nahiko berria da, eta aipatu agroekosistema horien berreskurapena azterketa alor hau Amerika Latinoan sortu zen egoera historiko, ekonomiko eta kulturalaren dezente bestelakoa den testuinguru batean kokatzen da. Horregatik, beharrezkoa da desberdintasun horiek aztertzea eta baldintza horietan, nola Europan hala Amerika Latinoan, garatu nahi den agroekologia batek aurre egin behar dien zailtasun eta ahalmenetan sakontzea, baita agroekosistema tradizionalen aukeretan ere, testuinguru horretan.

Rufino Acosta Naranjo

Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad
Descarga Virtualidades, melancolías sobre las posibilidades de recuperación de la agricultura tradicional en los campos de la sobremodernidad