Agroekologia defini liteke esanez dela "natur baliabideen erabilera ekologikoa, gizarte ekintza kolektibo moldeen bidezkoa, alternatibak aurkezten dituztenak natur baliabideen erabilera industrialeko egungo ereduarekiko, haien potentzial endogenotik sortutako proposamenen bidez, garapen alternatibo bat bilatzen dutenak ekoizpenaren eta bere produktuen zirkulazio alternatiboaren esparruetatik abiatuta, krisialdi ekologikoa eta soziala kontrolatzen lagunduz eta, hartara, neoliberalismoari eta globalizazio ekonomikoari aurre egiteko ekoizpen eta kontsumo moldeak finkatzen saiatuz." (Eduardo Sevilla Guzmán, 2006)
Elikagai Subiranotasuna elikagai hazkurritsu eta kultura aldetik egokiak, eskura daudenak, era jasangarri eta ekologikoaz ekoitziak izateko herrien eskubidea da, eta beren elikagai eta ekoizpen sistema erabakitzeko haien eskubidea.
Horrek elikagai sistema eta politiken muinean ipintzen ditu elikagaiak ekoitzi, banatu eta kontsumitzen dituztenak, merkatuen eta enpresen eskakizunen gainetik.
Etorkizuneko belaunaldiak barne hartu eta haien interesak defendatzen ditu. Estrategia bat eskaintzen digu merkataritza aske eta korporatiboari eta egungo elikagai erregimenari aurre egin eta desmuntatzeko, eta elikagai, nekazaritza, artzaintza eta arrantza sistemak zuzentzeko, haien kudeaketa tokiko ekoizleen eskuetara pasa dadin.
Elikagai Subiranotasunak lehentasuna ematen die tokiko ekonomiei eta tokiko eta nazio mailako merkatuei, eta agintea ematen die nekazariei eta famili nekazaritzari, arrantza artisauari eta artzaintza tradizionalari, eta elikagai ekoizpen, banaketa eta kontsumoa ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunaren oinarrian jartzen du. Elikagai Subiranotasunak merkataritza gardena sustatzen du, herri guztientzat diru-sarrera duinak bermatzen dituena, eta kontsumitzaileek beren elikadura eta nutrizioa kontrolatzeko duten eskubidea. Bermatu egiten du gure lurraren, gure lurraldeen, gure uren, gure hazien, gure azienden eta bioaniztasunaren sarbide eta kudeaketa eskubideak elikagaiak ekoizten ditugunon eskuetan egon daitezen. Elikagai Subiranotasunak gizarte harreman berriak dakartza, zapalkuntza zein desberdintasunik gabeak gizonen eta emakumeen, herrien, arraza taldeen, klase sozialen eta belaunaldien artean. (Vía Campesina, Nyéléni-ko [Mali] Konferentzia, 2007)