Berriak
Larrialdi klimatikoaren komunikazioan ikuspegi pedagogikoaren bidetik jarraituz, aste honetan Pablo Meira Cartea Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktoreare, Santiagoko Unibertsitateko ingurumen-hezkuntzako irakasle eta SEPA taldeko ikertzailearekin hitz egingo dugu.

Informazio gehiago

Klima-krisiaren komunikazioan adituak diren pertsonei eginiko elkarrizketekin jarraituko dugu, eremuz apur bat aldatuz. Gaurkoan ingurumen-hezkuntzaren esparruan murgilduko gara Miriam Campos Leirós (Mos, Pontevedra, 1977) lehen hezkuntzako irakasle eta berak Espainian hasi zuen etorkizunaren aldeko irakasleen Teachers For Future Spain mugimenduaren estatuko koordinatzailearen eskutik.

Informazio gehiago

Klima-larrialdiaren komunikazioan aditu diren profesionalei Jon Cadierno idazle eta geografoak eginiko elkarrizketa-sortaren baitan, gaurkoan, Andreu Escrivá (Valentzia, 1983) anbientologo, ekologia ikertzaile eta dibulgatzailea elkarrizketatuko dugu. Hainbat komunikabidetan idazteaz gain, "Y ahora Yo Qué Hago: cómo evitar la culpa climática y pasar a la acción" liburuaren egilea da, besteak beste.

Informazio gehiago

Klima-krisiaren komunikazioan adituak diren pertsonei egindako elkarrizketekin jarraituz, aste honetan Antonio Cerrillorekin (Kordoba, 1959) hitz egingo dugu. Espainiako ingurumen-informazioan aitzindari izan den kazetarietako bat da Cerrillo, eta 30 urte baino gehiago daramatza 'La Vanguardia' egunkarian lanean. 'Emergencia climática. Escenarios del calentamiento y sus efectos en España' liburuaren egilea da.

Informazio gehiago

Gaur, Jon Cadierno geografo eta idazleak krisi klimatikoaren komunikazioan adituak diren pertsonei egindako asteroko elkarrizketak estreinatuko ditugu, Isabel Moreno fisikari, meteorologo eta dibulgatzailearekin hitz eginez, gaur egun RTVE-ko Aquí La Tierra telebista-saioan lan egiten duena. Bere ustez, klima-aldaketaren komunikazioa bezalako gai konplexu bati heltzeko hurbilketarik onenak zeintzuk diren azalduko dizuegu, baita prozesu honen alderdi emozionalen garrantzia ere. Elkarrizketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamenduak aldaketa klimatikoaren inguruko informazioa eta komunikazio proiektuetara bideratutako beken programaren baitan garatu da.

Informazio gehiago

Jon Cadierno geografo eta idazle zumarragarrak erronka bat jarri dio bere buruari: krisi klimatikoaren gakoak, eta bere komunikazioa, gizarteari gerturatzea, arazoaz kontzienteago izan eta inplikatuago egon gaitezen. Horretarako, krisi klimatikoan aditu diren, eta dibulgazioa lantzen duten 6 lagun elkarrizketatu eta datozen asteetan Cristina Enea Fundazioaren webgunean argitaratuko ditu, astean behin. Gaurkoan, guk elkarrizketatu dugu bera, proiektuaren inguruko xehetasunak eman diezazkigun.

Informazio gehiago

Pandemia gurera iritsi zela urtebete pasa dela kontuan hartuta, eta gaur Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Cristina Enea Fundazioaren neguko agendaren amabitxiarengana jo dugu, Ana Galarraga zientzia komunikatzailearengana alegia. Pandemiaren berri nola izan zuen, hasierako egun haiek nola oroitzen dituen eta emakumeak zientzian duen paperari buruz hitz egin dugu dibulgatzaile zarauztarrarekin.

Informazio gehiago

Haziera egitasmoak, bere hazi-artxiboaren eta urtean zehar antolatutako jardueren bidez, bertako hazi barietateeei buruzko informazioa, bai eta hazi-aleak ere eskaini nahi dizkie erein eta ugaldu nahi dituzten guztiei. Egitasmoak haziak erauzteko auzolan saio batzuk ere antolatzen ditu, Hazilana izenekoak, artxiboko hazi-ondarea betetzeko eta esperientzia eta bizipen trukaketarako. Bere arduradun Marc Badalekin egin dugu solasean.

Informazio gehiago

Gure etxeetan denbora asko eman behar izan dugun aste hauetan guztietan, sedentarismoak gora egin du. Orain badirudi pixkanaka-pixkanaka gauza gehiago egin ditzakegula, hala nola, paseatzera atera, ibili edo korrika egin, hots, kalean eguneroko jarduera fisikoa egin. Baina oraindik aste batzuk falta zaizkigu gure hirietako kirol-zentroetan jarduera fisikoa berriz egin ahal izateko.

Informazio gehiago

Maruja Torres idazleak, besteak beste, Planeta eta Nadal Sariak irabazi ditu, 2000 eta 2009 urteetan hurrenez-hurren, eta oraingoan klima-larrialdi baten testuinguruan globalizazioak ezarritako neoesklabutzaren erronkei buruz solasean ariko da Donostian datorren asteazkenean. Ingurumen kontuetan aditu den Pili Yoldi kazetari nafarrak eztabaidarako eta hausnarketarako hainbat gai jarriko dizkio mahai gainean Maruja Torresi, ekitaldiari solasaldi-elkarrizketa itxura emanez. Jarduera datorren asteazkenean izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan.

Informazio gehiago