2019/05/07 04:00o.

Bertako tomate barietateen mintegi banaketa

Udaberria berriz heldu da... baita gure baratzeetan tomate landareak jartzeko garaia ere.

Tokiko tomate barietateak ezagutarazteko Cristina Enea Fundazioko Haziera ekimenetik Gipuzkoako zenbait herritan landare eta mintegi banaketak antolatu ditugu.

Bertako tomate barietateren baten landarateak dohainik lortu nahi badituzu, data hauek hartu gogoan:

  • Maiatzaren 11an, larunbatarekin, 11'30etik 13'30 arte, Groseko Katalunia plazan (Donostia)
  • Maiatzaren 15a, asteazkenarekin, 10etatik 12ak arte, Ordiziko azokan
  • Maiatzaren 19an, igandearekin, 11'30etatik 13'30ak arte, Astigarragako plazan
  • Maiatzaren 25an, larunbatarekin, 11'30etatik 13'30ak arte, Aretxabaletako plazan

Plazetan, landareen eta hazien artean elkar ikusiko dugu...